Elgeta (Gipuzkoa)

Ikazkinaren lan-baldintzak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-050-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Jatekoak: baba beltza; taloa... 10 laguneko taldea zenean, bat sukaldeko kontuez arduratzen zen. Taloa zelan egiten zen. Sukaldean erabiltzen zirenak. Lexikoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ze jateko eruaten zenduen txondorra eittera juten ziñienien?
- Txondorra eittera... Gure aurrekuak ibiltzen eben baba baltza ta askotan talua ta... Ta bat koziñerua eukitzen eben; kuadrillia zanian, bat koziñerua. Harek baba baltzak egosi ta...
- Bertan?
- Bertan. Oin, guk, ba, etxe inguruan giñanian, ba, etxetik.
- Ta talua zelan eitten zan?
- Talua, ba, kozineruak ein bihar. Ba, gure aitta ta aittitta-ta ebizenian, harek bat ibiltzen eben, ba, taluak eitteko ta koziñia eitteko ta. Igual hamar lagun edo kuadrillan ta bat espresamente [koziñan]... Oin, lana ein be bai, baiña bittartetan, ba, koziñia.
- Ta zelan eitten zan talua?
- Taluak be, ba, oingotxe estilora, ba, zerian, palan, palan einda. Ein sua ta... Lehelengo masia.
- Masia zerekin eitten da?
- Arto-urunakin.
- Arto-uruna ta gero esnia edo botatzen jako?
- Ez, ura. Arto-uruna ta ura ta gatza bota ta ein masia ta...
- Eskuakin eitten da masia?
- Eskuakin. [Sartu] ta berakin zerian. Ta gero, trapu baten geiñian, ohol baten geiñian jo ta gero, zerakin, palan erre.
- Palan erre. Eta buelta emoteko edo zerekin emoten jakon buelta?
- Ba, hontaraxe jaso ta, [..."ra" ta gero...] Ta beste batzuk ondo-ondo [...] hartu ta holaxe, "tak!" emoten dotse paliakin berakin.
- Ta bestelan pala batetik bestera...
- Ta bestela, bai, batek hola [eskura edo] zer batera ta gero "da!" aguro ipini bihar.
- Berriro, ostera be ipini palan...
- Pixkat artia daukanak, ba, paliakin berakin.
- Orduan, jatekua han eitten zebenian, ze eruaten zeben, ze ontzi eruaten zan? Lapikuak edo...
- Ba, orduan... lapikuak orduan. Ta beste balden bat edo...
- Zer zien, metalezkuak zien lapikuak?
- Lapikuak porzelanazkuak jeneralian.
- Ta zartaiñik?
- Zartaiña be bai.
- Ta buluntzalixa ta zer eruaten zan gehixao? Kazua edo...
- Ba, kazua edo [buluntzalgixa], ba...
- Zelan esaten dozu zuk?
- Guk [burruntzalgixa] esaten giñuan. Ta oin, ba, kazua gehixao ibiltzen da.
- Baiña ordun, zeuek...
- Bai, [burruntzalgixa].
- Ze zan, egurrezkua ala burdiñazkua?
- Burdiñazkua.
- Eta arrautzak prijitzeko edo?
- Arrautzak prijitzeko, ba, koillaria edo tenadoria. Baiña orduan, gu gaztiak giñanian, egurrezko koillarak eta tenadorak ziran. Gero urten eban burdiñezkuena.
- Eta platerra egurrezkua izaten zan orduan?
- Orduan platera... Bueno, danak plater batetik jaten eben e!
- Bai. Izenen bat bazeukan horrek plater horrek?
- Ta, zera, batzuk eukitzen eben egurrezkua einda be bai, ganbelia moduan. Egurrezkua ein ta...
-Zer da ganbelia?
- Ba, ganaueri ta emoten jakuen zera, pentsua emoten jakuen zerak. Baiña paguakin, paguakin berakin ein ta, ba, ostian oholak josi barik, paguari berari, pago zatixakin berari ein huekua ta ya plato lekua edo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia