Lazaro Egizabal Askasibar

Elgeta (Gipuzkoa) (1927)

Biografia

Uriarte auzoko Sagastitxu baserrian jaio zen, bederatzi anai-arrebatatik seigarrena. Aita bertakoa zen, eta ama auzo bereko Jalotza baserrikoa. Bost urterekin hasi zen mojen eskolan; gerrak eten egin zuen eskolatzea, eta gerraostean marianistekin jarraitu zuen. Eibarko Armeria Eskolan ere ikasi zuen. Gerra denboran lau anai-arreba gazteenak, Lazaro tartean, Txulokoa baserrian babestu ziren, baina Lazaro gauez etxera etortzen zen itaurrean egin behar zenean. Bai itaurrean egin, bai garia erein eta baita area pasatu ere, dena gauez egin behar izan zuten Elgeta fronte biren erdian zegoenean. Hainbat gerrako kontu azaltzen ditu. Beste bost lagunekin batera “Industrias Danok” lantegia sortu zuen Bergaran, eskopeta kanoi eta baskulak mekanizatzeko. Hirurogei urterekin hartu zuen erretiroa. Izuziaga Zearra auzoko Miraballes baserriko Irene Gorrotxategirekin ezkondu zen. Seme-alaba bi izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
ELG-060 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerran eskola eten zen
2 Itaurrean gauez egiten zuten
3 Nazionalen bandoko soldadu nafarrak
4 Egunez etxean sartuta egon behar
5 Mairuengandik ihesi
6 Mairuek etxeko arrautzak eraman
7 Gerraosteko eskolak erdaraz
8 Eskolatik Bilbora txangoa
9 Ganadu askoko baserria, Sagastitxu
10 "Industrias Danok" sortu zuten sei lagunen artean
11 Landutako piezak Eibarrera eta Elgetara
12 Makina ezberdinak erabiltzen zituzten tailerrean
13 Sagastitxun artalderik ez
14 Esnea autobusean Eibarrera eta Bergarara
15 Jatorduak denek ontzi bakarretik
16 Gaztaina elikagai garrantzitsua
17 Plazan erromeriak eta borrokak
18 Borroka asko Elgetan
19 Barkillo saltzailea; nobio kontuak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia