Gerraosteko Eibar
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-661-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1940. urteko San Tomas egunean itzuli ziren Eibarrera. Eibarren etxerik ez eta Ermuan bizi izan ziren hasiera batean; Txaltxazelaiko etxe batera etorriko ziren handik. "Regiones devastadas"-i esker, (Francoren diktadura garaian gerra zibilaren erruz suntsitutako eraikinak berreraikitzen laguntzeko sortutako erakundea. D.G.R.D.R.) Maria Angela kalean eta inguruan, batez ere, etxe asko eraiki zirela kontatzen du. 1941tik 1946ra bitartean "Aramberri hermanos" lantegian jardun zuen beharrean.
- Proiektua: Eibarko ondare industriala
- Elkarrizketatzailea(k): Izaskun Gaston Balerdi - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2017(e)ko urriaren 19a
- Iraupena: 0:02:09
- Erref: EIB-661/015
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Gerratik itzulera
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
Egon nintzan “del 30 de Junio del 41 al 1 de julio del 46 donde Aranberri Hermanos”. Santo Tomas egunian, “el año 40” etorri nintzan eta orduan bizi giñan Ermuan. Eibarren ez eguan etxerik eta Ermuan bizitzera. Eta etortzen giñan Ermutik Eibarrera. Nere aman lehengusiña baten etxian bazkaltzen genduan laurok. Ordurako Maria Angela eta dana eguan einda, elixia egon zan inguruan, ta elixa barrenian be bai. “Regiones devastadas”-ekin ein eben etxe guztiak hor, sobre todo Maria Angelatik eta tio Ramon bizi zan han, eta bai. Gu Ermura lehelengo ta gero etorri giñazen Txantxa-zelaira bizitzera. Gure aman lagun batek, bere gizonak ein eban han etxia ta gure ama ikusten eban zelan zestuakin ta etortzen zan eta “entresuelua” hangua esan etsan “hori Luzilandako” eta etorri giñazen.
Egilea(k): Izaskun Gaston Balerdi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!