Eibar (Gipuzkoa)

Soldatarik gabe, herritarrei laguntzen

Soldatarik gabe, herritarrei laguntzen <p>Eibarko Victor Sarasketa lantegian 31 urte egin zituen lanean eta ondoren Patronato Eibarres errehabilitazio-zentrura joan zen. Erabakia hartzea kosta zitzaion, baina lan "humanoagoa" zelakoan aukeratu zuen bigarren hau. Jubilatuta egon arren, oraindik egunero joaten da lanera, bere borondatez, jendeari laguntzearren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-052-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eibarko Victor Sarasketa lantegian 31 urte egin zituen lanean eta ondoren Patronato Eibarres errehabilitazio-zentrura joan zen. Erabakia hartzea kosta zitzaion, baina lan "humanoagoa" zelakoan aukeratu zuen bigarren hau. Jubilatuta egon arren, oraindik egunero joaten da lanera, bere borondatez, jendeari laguntzearren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ni sartu nitzan han. Ni neuan Bitor Sarasketanian. Hogeta hamaika urte ein nittuzen Bitor Sarasketanian eta karta bat bialdu zesten esanaz ia hona etorriko nitzakian. Kosta jatan. Ya Sarasketanian etxeko einda ta kosta jatan, baiña pentsau neban hemen humanidade gehixau zeuala, premiña ekan jendiandako alkartasuna edo laguntasuna edo zeoze hemen gehixau, ta bueno, oso lagun amaittu nitzan Bitor Sarasketanian. Oindiok be, esaten detsut, Bitor Sarasketan billobak felizitatzen nabe nere egunian. Ez dira /eztira/ asko gelditzen e, ya Sarasketatarrak. Bitor Sarasketan, nausixan, aittan umerik ya ez da /ezta/ gelditzen. Danak hil dira, baiña haren seme-alabak eta jarraitzen dabe, bai. Danekin dakat, esaten detsut, hartu-emon haundixa. Bueno, ba, azeptau neban hau puestuau. Gero be eurokin hartu-emon haundixa euki dot. Eta hillan… esto… ni etorri nitzan hona milla bederatzirehun ta hirurogeta hamabixan. Hori da, Bitor Sarasketanian milla bederatzirehun ta batian hasi nitzan, berrogeta batian. Oseake hogeta hamaika urte ein nittuzen ta justo hemen marzuan aurrenian sartu nitzan. Gero larri gebizen diruakin ta ni larogeta hamahiruan jubilau nitzan. Jubilau nitzan ta hementxe jarraitzen dot lanian lehen bezela, kobrau barik. Gaiñera, akordau be ez jata /etxata/ eitten kobrau bihar dotenikan. Bestieri pagatzen detset eta ni trankil-trankil gelditzen nai, ni nere jubilaziñuakin ondo.
- Eta jarraitzen dozu egunero-egunero…
- Jarraitzen dot egunero ta gaiñera orduak zainduaz, e. Nik obligaziñua baneuka moduan etortzen naiz.

Egilea(k): Gorka Zubeldia (Ignacio Zuloaga institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia