Eibar (Gipuzkoa)

Telleria kale-baserrian bolatokia eta sagardoa

Telleria kale-baserrian bolatokia eta sagardoa <p>Euren etxean bolatokia zuten eta gorago ere bazegoen beste bat. Jendeak boletarako zaletasun handia zuen orduan. Bere aitak behin "bost duroko urrea" jarri omen zuen saritzat. Gero sagardoa ere izaten zuten etxean; sagardo basoa txakur handian saltzen zuten.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-325-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euren etxean bolatokia zuten eta gorago ere bazegoen beste bat. Jendeak boletarako zaletasun handia zuen orduan. Bere aitak behin "bost duroko urrea" jarri omen zuen saritzat. Gero sagardoa ere izaten zuten etxean; sagardo basoa txakur handian saltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Eta hor, Txonta inguruan, bolatokirik-edo bazeuan?
- Bai.
- Nun zeuan?
- Gurian be egon zan eta zerian, Txontan, goixan. Eee… zelan esango detsut? Norma baiño gorao.
- Baiña barrenian, goixan?
- Goixan, goixan, goixan.
- Eta zuenian be bai?
- Gurian be egon zan.
- Eta ze zan? Jende asko ibiltzen zan?
- Bai.
- Boletia ta…
- Bai, bai, bai.
- Afiziñua zeuan, orduan?
- Bai, ya lo kreo! Enee! Haundixa! Daneko personak. Badakaraz gaiñera nik erretratuak be irabazi ebenak zerian… Ipini eban gure aittak zera, bost duroko urria zerantzako…
- Irabazten zebanandako?
- Bai.
- Premixo moduan, e?
- Bai. Eta erretratuak banekazen.
- Jo, orduan, gaiñera, bost duroko urria premixo haundixa, ez?
- E?
- Premixo haundixa izango zan orduan.
- Jo! Orduan e… diferentia zan oingo aldian.
- Eta jende asko juaten zan zuenera boletan eittera?
- Bai! Eta gero sardaua be eukitzen genduan.
- Sardaua?
- Bai.
- Zeuek eindakua edo…?
- E?
- Zeuek eindakua?
- Ez, ez, ez, ekarritta zeretikan, Markiñatik.
- Eta ze izaten zan? Taberna moduan zekazuen orduan zuek? Boletia eta gero sardaua emon eta…
- Sardaua emon. Gero sardaua. Txakur haundi bat izaten zan basokadia.
- Eta zeuek ibiltzen ziñazien zerbitzen?
- Bai, geu, basokadia emoten.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia