Arragueta kaletik Txontako Telleria baserrira
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-325-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arragueta kalean jaio zen Tomasa. Gero Txontara joan ziren bizitzera, Telleria kale-baserrira, gurasoak ez zirelako kalean moldatzen. Ama elgoibartarra zen eta aita eibartarra. Telleria baserria bakarrik zen garai hartan.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2002(e)ko maiatzaren 21a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: AB-325/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Eta esan dozu zu jaixo Arragueta kalian jaixo ziñala?
- Bai.
- Eta zelakua zan orduan Arragueta kalia?
- Iguala?
- Bai?
- Bai, iguala.
- Ez da kanbixau hori?
- Ez, ez da kanbixau.
- Txontan aiztia jaixo zan.
- Eta zelan? Gero juan ziñazien Txontara?
- Bai. Gero juan zian… basarri modoko bat zan nere zera, ortuak eta euazen ta. Kalian ez zian zertzen, moldatzen, ta haraxe juan zian. Ta hantxe bizi izan zian.
- Gurasuak?
- Bai. Ta geu be hantxe.
- Karo, eurak basarrikuak ziran.
- Bai, bai, bai. Elgoibarkua bata, ama. Ama Elgoibarkua, ta aitta hangotxia, Urkuzeikua.
- Eta nahixau zeben basarrixan bizi izatia eurak.
- Bai, erregular! Kalian aspertu zian.
- Eta Tellerixa ze zan, basarri-basarrixa zan?
- Bakarrik… Bera bakarrik zan, ta ortuak ekazen aldamenian. Ta, zera, gero egon zan zera, Remigion taillarra. Ta lehenao ez zan haura. Ha zan dana basarrixa, hasi behetikan ta goraiño, zereraiño, eee… zelan esango dotsut?
- Pisu dana… edifizio guztia basarrixa.
- Bai, bakarrik zan. Gero zan bestiak ein zittuena.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!