Karamelu eta txurro saltzaileak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-203-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Karamelu saltzaileak Untzagan egoten ziren karroekin. Zaporeak; karamelu klaseak. Bakoitzak "txikita" bat balio zuen eta handiena non zegoen begira ibiltzen ziren. San Juanetan txurro-saltzaileak etortzen ziren. "Txikita" batekin txurro bat.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao - Asier Sarasua Aranberri
- Data: 1999(e)ko abenduaren 03a
- Iraupena: 0:01:52
- Erref: AB-203/009
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Lanbideak » Batetik bestera zebiltzanak
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ta karameluak be Untzagan saltzen zittuen, karameleruak, karro batekin. Ta “caramelos de malvabisco, caramelos de menta, caramelos de fruta, chupetes”… “Chupetes” zian luziak. Ta juaten giñan lehelengo orduan hara be, bagenkaun txikita bat, txupetia erostera. Ta “chupetes” zian, holan, kanelen forman, baiña karamelua. Kanelen forman, ezta?, holan, luzekiña, baiña karamelua. Ta han egoten giñan begira lodixenak zein huekotan daozen, lodixena hartzeko. Prezio igualian, lodixena. Holan ibiltzen giñan, aztarka, lodixauak urtetzen daben azpittik… eta “¡Que no se puede revolver tanto!” esten eskuen karameleruak. Danak kastillanuak karameleruak, e! “¡Que no se puede revolver tanto!” ta hori esaten ebanian, ba, egon holan pixkaten begira ta, ba, begixa zeiñek betetzen daben, haxe hartu ta listo. Ta txikitia bakotxa.
- Eta karameleruak beti bardiñak ziran?
- Bai, bai, beti bardiñak.
- Baiña Eibarren bizi ziran ala kanpotik etortzen ziran?
- Ez dakit, hori ez dakit. Nik pentsatzen dot Eibarren biziko ziala harek. Ez dakit. Gero, San Juanetan txurruak. Harek kanpotik etortzen zian. Txurreruak. Txikitia txurro bakotxa. Gerra aurreko ipoiña nao ni esaten, e! Txikitia txurro bakotxa. Neri gustatzen jatazen txurruak...! Txikitiakin txurro bat. Ta "Ese no, ese es mas grande", beste bat ikusten baneban haundixaua, ta barre ein ta haundixaua. Papel pusketa batekin emoten etsun, ta txikitiakin...
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!