Armeria Eskolaren hastapenak; irakasleak
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-092-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Armeria Eskolaren hastapenak (1912). Frontoi Zaharrean egon zen hasiera batean Armeria Eskola, gerora ezagutu dugun eraikina egin arte. Irakasle ezagunak: Julian Etxeberria; Pio Zulaika; `Ondarru´. Maisu batzuk bertako ikasleak izandakoak: Galarraga, Ormaetxea, etab. Inguruko herrietatik jende asko etortzen zen. Jacinto Galarraga, Urresti.
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: AB-092/003
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Ni umia nintzanian, Eskola Armerixia sortu zan, 1912xan. Oin dagon tokixan ez; Frontoi Zaharrian. Gero juan zan Isasira. Eta, klaro, maixuak, danak Eibartarrak ziran: Julian Etxeberria zan direktoria, Toribio Zulaika zan dibujoko maixua, Jose `Ondarru´ —Ondarrutarra zan; Eibarren ofiziua ikasi eban—. Hórrek ziran, `Ondarru´-eta ziran... Pio Zulaika, liman... ajustadore erakusten ebenak. Gero, Eskola Armerixan baeguazen beste maixo batzuk, bertako alumnuak izandakuak: Galarraga, Ormaetxea... Eta, klaro, inguruan zelan ez eguan zera... beste eskolarik ofiziua erakusten ebenik, alboko herrixetatik etortzen ziran Eibarrera: Elgoibartik, Ermutik... Hónek, patronotxuak, euren taillarra ekenak, euren semiak be, —bixar edo etzi taillarran jabe, nagusi egin deixazen— ba etortzen ziran Eskola Armerixara. Orduan gaur perito industrial izatia beste izango zan Eskola Armerixia.
- Edo gehiago, gerora ere!
- Bai, ba! Handik sortu ziran, ba... "directores de empresa". Por ejenplo, ba: Jazinto Galarraga, Urresti... en fin, mordua, euren taillarretan, e...
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!