Baskarandarrak eta sozialismoa
Eibarko kultur ondarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Egoibarra - Eibartarren Ahotan
- Elkarrizketatzailea(k): Euskadi Irratia
- Data: 1998(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:02:59
- Erref: AB-088/014
- Gaia(k): Erlijioa » Ohiturak eta bizimodua » Eliza giroko ospakizunak » Beste batzuk
Jatorrizko proiektua
Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra
Transkripzioa
- Gero beste izen bat, hemen ahotan erabili duguna, Benigno Baskaran. Hau gazteagoa da.
- Bueno hori… Aurretik egon zan beraren aitta, lehelengo "cura laico" esaten zetsena, lehelengo entierruetan eta hitz batzuek egitten zittuana. Aitta izan zan ekin zetsana. Gero hori Benignok hartu zeban haren zerian, hori posiziñuori. Agertu zan Benigno momentu baten, diktaduran. Eta orduan harek esaten zittuan hitzak eta, entierruetan… Esango detsut neri pasau jatana: Franzian neguan ni eta anai bat hil jatan; etorri nintzan eta entierro bat egon zan Prietona uste dot zala, Julian Prieto. Haren entierro laikua izan zan eta egin zeban hitz Benignok; eta orduan egunian ikusi nittuan Ospittaleko abadia eta monjak entierro zibillera juaten. Eta entzun nittuan Benignoren hitzak: diktaduriaren kontra eta, "sobre todo, contra la burguesía vasca". Horixe aprobetxatzen zeban.
- Kanposantuan hori?
- Kanposantuan. Ni juan nintzan Benignoren etxera eta esan netsan: “Hi, Benigno, Franzian hastera najoiak atzera eta emongo destak kopixa bat egin dittuan hitzena?”. Eta emon zestan kopixa bat. Juan nintzan Franziara eta han nere laguneri esan netsen: “Hauxe eta hauxe ikusi juat: entierro zibil baten abade bat eta monja bi. Eta gure lagunak, Benignok, hónetxek hitzok egin jittuan”. Ez zesten siñisten! Ezin leikiala izan hori! Esan netsen: “Mutillak, neuk ikusittakua dok hori. Neuk ikusi juat eta neuk entzun jittuat hórrek hitzok […], asi ke ez dittuk hórrek ipuiñak”. Ez zesten siñisten orduan momentuan izan leikianik. Eta, naturalmente, horrek ekarri zeban, holan, gizon batek entierro zibilletan holako hitzak esaten zittuanian, ez diktaduriaren kontra direktamente, baiña geure pentsaketak defenditzen. Esan zeben: “Ezin leikek, baiña, hori izan”. “Ba, bai, holantxe dok ba. Eta Eibarren holantxe gauzak pasatzen dittuk. Ez jakixat beste leku batzutan, baiña Eibarren holantxe pasau dittuk”.
- Bai, bai, bai. Eta hori tradizio bihurtu da.
- Bai, tradiziñua. Baiña orduan ez zan fazilla. Lehelengo entierrua zibilla egin zanian diktaduriaren denporan, neri esan desten moduan, bastante larrixa izan zan. Alde batzuetatik hor, Eibar kanpotik, kanposantura eta, zaratarik barik.
Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!