Eibar (Gipuzkoa)

Giro politikoa; alderdi politikoen arteko liskarrak

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-088-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alderdi politikoen arteko borrokak. Gorrotorik ez zen egon Eibarren. Bide desberdinetatik joan arren ez ziren aurkakoak. Ideia guztietako lagunak izan ditu. Orfeoian bizi izandako anekdota kontatzen du.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Candido, salto txiki bat egin behar dut, baiña uste dut segituan harrapatuko duzula: baina —diot nik—, baina Eibarren, sozialistak zirela, karlistak zirela, errepublikanoak zirela, nazionalistak zirela…, bazegoen guztien artean errespetu bat.
- Ni…
- Hau da —barkatu, hitz bat bota nahi nuen eta—, fanatismo gutxi zegoela: bakoitzak bereari eutsi bai, baina fanatismo, amorru hori gabe.
- Beste herri batzuetan ikusi dittugun bezelakorik ez da hamen egon!
- Bekaizkoa eta gorrotoa eta…
- Gorrotorik eta ez da hamen egon izan. Hasarriak, bai. Ikubilkada batzuek, bai. Baiña hori hasarriori nik neure onduan ez dot ikusi, ez nere famelixan, ez nere lagun artian. Eta, bertan Eibarren be, nik lagunak dittut alde guztietan. Idea guztikuak dira eta nere lagunak: bai anarkistak, bai elizatarrak, bai republikanuak, bai komunistak. En fin, danerakuak laguntzat hartzen dittut nik. Nik ez dot pentsatzen nere kontrarixuak diranik. Nik pentsatzen dot beste bide baten doiazela, bide apartekuan goiazela, baiña bixok nahi dogula ontasuna geuretako eta bestiendako. Eta horregaittik Eibarren ez da ezagutu hori gorrotuori, beste herri batzuetan ezagutu dittugun moduan: “Zuek handik eta guk hamendik”. Hamen izan da… Lagunok izan gara idea guztietakuak. Kuadrillak hamen egon diraz idea guztietakuak. Lehengo egunian esan neutsun zelan behin, konkurso baten, Eibarko orfeoia hogeik konponitzen zebena, orfeoia Portugaletera juan zan. Eta han etara zeben ‘El Missouri’. Candido Bustelos, sozialista bat, zan hango alkatia. Eta permisua eruaterakuan Timoteo Zubiate konserbadoria, Eibarkua, ha zan representantia Eibarko koruaren aldez. Bueno, orfeoia. Eta esan zetsan Candidok: “Bai ba, zuek koruan eta profesionalak zarie eta etarako ez dozue premixua?”. Eta esan zetsan: “Gu danok korukuak? Ez, mutil. Etorri hari”. Banaka-banaka erakutsi zetsen hogei personak: bat alde batekua zan, bestia beste aldekua, hurrengua beste aldekua eta danak ziran diferentiak; danak desberdiñak pentsatzen zebenak. Eta orduan, Candido Bustelosek eskuak jaso zittuan korura eta “Mekatxis, hori ez dok pasatzen! Eibarren bakarrik! Ez dok hori iñun pasatzen. Hori Eibarren bakarrik pasatzen dok”.
- Bai. Koruan hogei lagun, bakoitzak bere aldetik…
- Bakotxak bere aldetik idea diferentiak! Baiña danak lagunak.

Egilea(k): Eukene Lamariano , Oier Narbaiza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia