Josu Ibargutxi San Pedro

Eibar (Gipuzkoa) (1949)

Biografia

Josu Ibargutxi San Pedro Eibarren jaio zen 1949an. Ama Eibarkoa zuen, eta aita Ubidekoa; hiru seme-alaba izan zituzten eta Aldatzen bizi izan ziren. Hamasei urte ingururekin ezker abertzalearen inguruan  militatzen hasi zen, propaganda sortzen eta banatzen, pintadak egiten eta abar. 1968an, aldean zeraman lehergailu batek eztanda egin zion, zauri larriak jasan zituen eta espetxeratua izan zen. 1976an, Segoviako ihesaldian parte hartu zuen presoetako bat izan zen. 1977an utzi zuten libre herri-presioengatik eta harrera ikaragarria egin zioten Eibarren, herriko beste presoekin batera. Frankismoaren krimenen aurkako auzirako euskal plataformaren bozeramailea da

Ego Ibarra Batzordearen (Eibarko Udala) “60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980” proiektuaren baitan egin da elkarrizketa    

Zintak

KodeaDataProiektua
EIB-725 2021 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 ETAren lehenengo ekintza nagusia Bideoaren ikonoa
2 Imanol Laspiurren atxiloketa eta torturak Bideoaren ikonoa
3 El Correoko bulegoetan bonbak eskuetan eztanda egin zion Bideoaren ikonoa
4 Frankismo garaiko sindikatu bertikala eta bestelako klandestinoak Bideoaren ikonoa
5 Komisaldegia San Agustin kalean Bideoaren ikonoa
6 ETAren sendotzea 60ko hamarkarda amaieran Bideoaren ikonoa
7 60ko hamarkada amaierako aldaketa nahia Bideoaren ikonoa
8 Pintadak egiteko sistema asmatu zuten Bideoaren ikonoa
9 Multikopistarekin panfletoak egiten Bideoaren ikonoa
10 Manifestaldi antolatuak, Guardia Zibila Bideoaren ikonoa
11 Ideologia politiko ezberdinak, baina helburu bera Bideoaren ikonoa
12 1967tik aurrera, eztabaida ideologikoa ETAn Bideoaren ikonoa
13 Bilera klandestinoak etxeetan Bideoaren ikonoa
14 Poliziaren errepresioa kaleetan; atxiloketak Bideoaren ikonoa
15 Burgosko prozesua, erregimen frankistaren porrot izugarria Bideoaren ikonoa
16 Olatu antifrankista gora Estatu guztian Bideoaren ikonoa
17 Erregimen frankistaren kontrako jarrera Europan Bideoaren ikonoa
18 Kartzelatik erregimenaren aurka ere lanean Bideoaren ikonoa
19 Kartzelako ihesek izugarri ahultzen zuen frankismoaren irudia Bideoaren ikonoa
20 Segoviako ihesa: lehenengo saiakera; "El Lobo" infiltratua Bideoaren ikonoa
21 Gose greban, bigarren ihesaldi baterako ideia prestatzen Bideoaren ikonoa
22 Segoviako ihesaren bigarren saiakera I Bideoaren ikonoa
23 Segoviako ihesaren bigarren saiakera II Bideoaren ikonoa
24 Segoviako ihesaren bigarren saiakera III: lanen zaratak nola tapatu Bideoaren ikonoa
25 Segoviako ihesaren bigarren saiakera arrakastatsua Bideoaren ikonoa
26 Segoviako ihesa: presoen arteko laguntasuna Bideoaren ikonoa
27 Mugatik 15 minutura harrapatu zituzten Bideoaren ikonoa
28 Burgeteko koartelean Bideoaren ikonoa
29 Herri-mugimenduagatik atera ziren espetxetik, ez amnistiagatik Bideoaren ikonoa
30 Espetxetik atera eta prozesioak Eibarrera Bideoaren ikonoa
31 Ikaragarrizko harrera Eibarren Bideoaren ikonoa
32 Espetxetik bueltan, ikaragarrizko babesa izan zuen Bideoaren ikonoa
33 Familiak eramandako janaria beste presoekin banatzen Bideoaren ikonoa
34 Espetxera bisitak; irakurketak Bideoaren ikonoa
35 Trantsizioan, gazte gehienak mugimenduetan zeuden Bideoaren ikonoa
36 Espetxeak heldutasuna ematen du Bideoaren ikonoa
37 Espetxean egindako lagunak betirako dira Bideoaren ikonoa
38 Frankismoaren biktimen aldeko legerik ez dago Bideoaren ikonoa
39 Herri-presioengatik geratu ziren libre, ez amnistiarengatik Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia