Josebe Jaio Barrenetxea
Durango (Bizkaia) (1927-2019)
Biografia
1927an jaio zen San Roke auzoko Etxebarrin. Aita bertakoa zuen eta ama Bernagoitikoa (Amorebieta-Etxano), sei neba-arreba izan ziren. Umetan Ospitaleko eskolara joan zen. Durangoko bonbardaketa ostean Torrelavega alderantz joan ziren. Aita gerrara joan behar izan zen eta handik bueltan kartzelatu egin zuten, 2 urte eta erdiz egon zen Durangoko eta Portugaleteko kartzeletan. Gaztetatik neskame lanetan hasi zen, 15 urterekin-edo. Ondarroako etxe batean egon zen urte betez eta gero urte askoan Negurin; hasiera batean 50 pezeta kobratzen zituen hilean. Baserriko lanetan ibilitakoa da, eta Bilboko Erriberara ere askotan joan da porruak saltzera. San Fausto auzoko Arzesoria etxera ezkondu zen. Etxe hori berez Abadiñoko lurretan dago, baina elizaz Durango da, eta bertakoek durangartzat dute euren burua. Bere koinata Xixili Odriozola Sarriortuzarrekin batera egin zitzaion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-033 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute