Jose Luis Ereñaga Onaindia Kote

Durango (Bizkaia) (1923-2016)

Biografia

1923. urtean jaio zen trenbide ondoko etxean, Kixmi taberna dagoen tokian, bere amak denda baitzuen bertan. Ama Arbatzegikoa zuen eta aita garaitarra. Hamahiru urte zituen gerra hasi zenean. 1937ko martxoaren 31ko Durangoko bonbardaketaren lekuko zuzena izan zen. Bonbardaketaren ostetik ebakuazioa eta erbesteratzea ezagutu zituen. Itsasontzi ingeles batek eroan zituen Ribadesellatik (Asturias) Frantziara. Erbestean urtebete inguru egin ostean, II. Mundu Gerra hastear, Frantziako gobernuak bi aukera eman zizkieten: artean Errepublikaren menpe zegoen Kataluniara joan edo Francoren menpeko lurretara itzuli. Jose Luisen familiak Durangora itzultzea erabaki zuen, baina itzulera hori ez zen erraza izan. Euren etxea zena guztiz apurtuta, ondasunak lapurtuta eta gurasoak lanik barik, zerotik hasi behar izan zuten. Jose Luis, Durangon bizi zuten eskasia zela-eta, Maumako baserri batera bidali zuten, osabarenera, artzain. Gero, futbolean hasi eta ibilbide oparoa egin zuen. Culturalean eta Athleticen jokatu zuen. Athleticen 1942tik 1950era arte aritu zen garai hartako jokalari onenen ondoan.

Zintak

KodeaDataProiektua
DUR-040 2010 Durangoko ahotsak
DUR-065 Durango 1936

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Martxoaren 31ko bonbardaketa Bideoaren ikonoa
2 Errepublika eta Prieto Durangon Bideoaren ikonoa
3 1934ko urriko greba eta hil zuten mutila Bideoaren ikonoa
4 Ebakuazioa eta exilioa Frantzian Bideoaren ikonoa
5 Nimeseko jendearen elkartasuna Bideoaren ikonoa
6 Itzulera. Hendaiatik Durangora. Bideoaren ikonoa
7 Durangoko etxean lapurretak Bideoaren ikonoa
8 Gerraostean artzain eta gero Athleticeko jokalari Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia