Ama euskaraz irakasteagatik salatu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-168-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ama irakaslea zen. Ikasleekin erakusketa bat egin zuen, eta gizon batek salatu egin zuen, abertzaleegia zelakoan. Ondorioz, zigortu egin zuten Areso herrian. Eszedentzia eskatuta, Donostiara itzuli zen bikotea.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2015(e)ko ekainaren 10a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: DON-168/005
- Kodifikatzailea: Irati Lizeaga
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Ikastolak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa , Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan
Transkripzioa
-Oporretan uztaillan Donostira etorrita, ta orduan erakusketa bat utzi zuten eskolan ba umiekin ta egindakoa ta herri guztia pasa zan, berak zionez, bat ezik, Patxikusaltsa edo deitzen ziotena, oso tratantea zana. Eta berak ba salatu zitun, esanaz e, prozeditismoak iten zula umeekin, gaztelaniaz eman behar zanean noski. Baiña berak antzerkiak eta umeekin saiatzen zan kantuak eta antzerkiak, eta ahal zun guztia euskera sartzen, ta orduan santzionatu zuten Areson, gero santzioa egin zioten, bueno bialdu zuten Abaurrea Alta, Goi Abaurreara, zegoela elurretan neguan, noski. Eta aitak ezin zun trasladua eskatu haruntza, han bazegoelako medikua. Orduan derrigorrez bat Areson egon behar eta orduan eszedenzia eskatu zun amak, “asuntos propios” edo horrela. Gero bigarrena eta azkenengo santzioa dauka milla beatzirehun eta berrogeita batekoa. Esanaz Nafarro osoan, berez Iruña esaten du, ezin zula klaserik eman. Eta orduan ba beti esaten zun: “eskertu behar diot Francori, nere etxeko sukaldean utzi nindula”. Nere ama oso bokazionala zan, benetan, eta gaiñera balore asko eman diona beti, ba hori, irakaskuntza kontu guzti hoiei.
Ta hori da pixka bat historia, ta beno Donostira etorri ziran, ta orduan, ba bueno, nik ezagutu dudan etxean, alokatu moduan hortxe sartu ziran ta konsulta ta han zeukan aitak, eta gure etxebizitza horrela zan, eta bueno, ama hil arte etxe hortan bizi izandu zan.
Egilea(k): Nagore Zamora Pedreira (Lizardi Institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!