Ahizpak, bata polita eta bestea argia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko martxoaren 10a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: DON-142/011
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Aisia » Kultura » Irakurtzea , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Goi mailako ikasketak
Transkripzioa
Bestela, guk etxeko izebak erakutsi zigun irakurtzen eskolara jun aurretik, oiñarrikoa, "eme ama".... Baiño nik uste det memoriak gezurrak kontatzen dizkizu. Gogoratzen zea hontaz eta ez hartaz. Ahizpakin askotan gertatzen zaigu hori: berak gogoratzen du gauza bat eta nik beste bat, eta klaro, biyetan elkarrekin geunden, baiñon nik ahaztu det eta berak ez. Gogoan daukat izaten gendula larunbat arratsaldian festa, eta neri pena ematen zian eskolara ez juteak, ni gustora juten nintzan eskolara. Eta axkarra nintzan gaiñea, ta monjak esaten ziaten axkarra nintzala. Eta eskolaz aldatu giñanian, zazpi urte bete bezain pronto, kezka bat neukan: jabetuko ote ziran eskola berriyan nik azkarra nintzela edo?... Zergatikan nere anai-arrebak biyak izan dira... Ni naiz beltzaran bakarra familian. Anaiak dira rubiyoak eta begi argiyak dituzte, eta hori izan da desgrazi txiki bat txikiyak giñen bitartian. Eta beti esaten zuten "¡Ay! ¡Qué niña más mona" ta ahizpa ta, eta mutila "¡qué guapo!". Eta gero beiratzen ninduten ni eta esaten ziaten beti "qué morenita más salada". Eta aitak esaten zun, "pero es muy lista". Eta sartu zidan hemen lista izan behar hoi eta esaten nun "ta eskola berriyan ez badira jabetzen lista naizenik?". Baiño jabetu zian.
Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!