Donostia (Gipuzkoa)

Neskame Aginagako baserri batera

Neskame Aginagako baserri batera Aginagara joan zen neskame, 14 urterekin. Han egiten zituen lanak. Esnea partitzen zuen. Zumalakarregi kaleko etxe batera joaten zen. 16 litroko marmita, buru gainean. Igogailurik gabe. Lehen normala zen neskame joatea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-118-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aginagara joan zen neskame, 14 urterekin. Han egiten zituen lanak. Esnea partitzen zuen. Zumalakarregi kaleko etxe batera joaten zen. 16 litroko marmita, buru gainean. Igogailurik gabe. Lehen normala zen neskame joatea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hori Agiñako partian.
-Agiñako partian?
-Bai. Ta juten nitzan, eta partitzen nun esnia. Ta ez takit badakizun Antiguan etxe haundi bat bado hor, zea, gasolina ta saltzen duena. Oain ez do /ezto/ gasolinaik, ezta?
-Semea: Ez, Zumalakarregi ta taxisak dauden lekuban, etxi hoi.
-Tunela pasata!
-Semia: Zumalakarregi “número uno”.
-Tunela pasata. Eta ordun, ordun bukatu zan etxi hori.
-Orduan, orduan bukatu zan.
-Eta hara eamaten nun nik esnia. Hamasei litroko marmita eamaten nun!
-Buru gaiñian?
-Bai. Ta /da/ ordun ez zun /etzun/ astzensoreik, eta baitu, ez takit, sei o zazpi pixu. Izango itu. Ahaztuba dakat, aspaldian ez det ikusi ta...
-Jesus. Eta beti buru gaiñian? Eskillarak igotzen´e buru gaiñian?
-Bai ba! Eskun ezin eaman, ta /da/ buru gaiñian. Ta eun batin in zitzaidan eroi! Eskailleretan. Ze komeriyak! Ta artian ttikiya nitzan ta /da/. Hamalau urte.
-Hamalau urtekin orduan baserri hortara, eta han ze lan iten zenitun? Esnia, esnia partitu ta… gero?
-Gero ez nun lan asko iten. Nekatuta-ta juten nitzan ta /da/.
-Klaro…
-Bai.
-Ta han, umiak zaindu ta hola ere bai, ala…?
-E?
-Umiak-eta bazituzten han?
-Bai, bai.
-Eta umezain ibiltzen ziñan?
-Bai, umiak, e, basarrin beaiyen gisan ibiltzen dia, e! Oilluak pezela.
-Ez oain bezela…
-Oain bezela? Jesus. Oain bezela! Oain gehiyegi da, nei iruitzen zait neri. Oain ezer ez.
-Ta lehen, neskame, asko juten ziran, ezta? Neska asko juten ziran…
-Bai, oain juten dan bezela lanea, ordun, ordun juten zala ba… lo ein, jan, dana bertan. Iten zan, lau orduako ez zala /etzala/ juten. Ordutako…
-Klaro, orduan jun ta /da/ bertan bizi… ez, denbora baterako…
-Bai.
-Eta oso umetatik. Hamaika urtekin-ta ere bai, askotan, ezta?
-Bai. Oso umetatik.
-Zuk zenbat denbora in zenun han, e, neskame?
-Han, asko-asko ez nun in. Han asko-asko ez. Baiño beste tokin´e hola zeon. Beste tokia junda´re.
-Klaro… Eta gero handik etxera bueltatu ziñan?
-Bai, baiño berriz´e bela jun nitzan noabaitera.
-Bai?
-Bai.
-Orduan, toki batian baiño gehiyotan ibili ziñan.
-Bai, tokik toki.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia