Gaubeilak eta mantuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-118-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Elizako sepulturak, egoteko tokiak. Kandela hilberria gogoratzeko. Gaubeila. Arrosarioa. Erramu bedeinkatua etxean izaten zen. Hilkutxa bizkarrean. Elizbideak. Mantua jartzen zuten hiru emakumek. Mantila buruan beti.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 26a
- Iraupena: 0:04:09
- Erref: DON-118/017
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eraikuntza erlijiosoak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
-Eta norbait hiltzen zanian, e, elizan etxe bakoitzak bazeukan bere… tokiya edo?
-Bai. Sepultura.
-Sepultura? Baserri bakoitzak beria zeukan?
-Bai. Eoteko tokiya.
-Eoteko tokiya...
-Bai.
-Eta han jartzen zan argirik edo...?
-Bai, kandela.
-Kandela, eta trapu beltzen bat-edo bai?
-Ez, trapu beltxik ez. Batzuk bai, batzuk, baiño... ez.
-Eta norbait hiltzen zanian, etxian... e, jendia hara juten zan, ezta, gaua pasatzera edo?
-Bai, gaua pasatzea jentia, ta errosaiyua esan ta /da/ gaua pasa.
-Eta ze juten zian, ze jende? Ezagunak, inguruko baserriyetakuak izaten ziran?
-Bai.
-Gaztiak ala… danetik?
-Bai, gaztiak gehiyo, ta zarrak´e bai, e.
-Gaztiak. Orduan, errosaiyua esan eta hantxe…
-Hantxe eon!
-Ta jan eta edan ere ingo zan, hainbeste denboran.
-Bai. Gazta ta ogiya ta ardua ta.
-Eta erramua... eta erramua edo zerbait eoten zan? Ur bedeinkatua edo...?
-Bai, hoik denak eiten zian.
-Ze iten zan erramuakin?
-Erramua bedeinkatu iten zan ta geo etxian euki, ta trumoiak eta jotzen zitunian ta /da/, piztu… suba in harekin ta… tximistakin ta /da/ ta…
-Eta norbait hiltzen zanian ere bai, ur bedeinkatuan sartzen zan erramua?
-Bai. Ur bedeinkatuba, ta aitaren in ta /da/… sartu eliza.
-Eta elizara nola eramaten zan, e… kutxa? Bizkarrian?
-Hildakua?
-Bai.
-Bai.
-Bizkarrian. Eta iten zan… bazeon bide berezirik? Eliz biderik edo hilkutxak eramateko? Handik jun beharra elizara?
-Ez. Hola bereziyak… bueno, esaten zuen, bai, holako biretik jun bihar da, ta halakotik eta… bai.
-Eta bidian geldiunerik iten zan? Nunbaiten, mahain baten gaiñian jarri kutxa, ta holakorik?
-Bai, basarri urrutikuetan bai. Bai. Nekatu iten zian ta /da/.
-Eta otoitzik iten zan bidian, holakotan?
-E?
-Holakotan, otoitzik-edo iten zan bidian? Errezorik?
-Ez zait /etzait/ goatzen oain. Ez zait…
-Klaro, zuek gertu… zuek gertu zeundeten, ezta?
-Bai. Hoi ez zait /etzait/ goatzen.
-Eta e… hildakuan atzetik juten zian, beltzez jantzita eta…
-Bai.
-Bazeuden hor emakumiak kaparen bat edo…
-A, bai.
-Nola, nola zan hori?
-Hori, mantuba.
-Mantuba?
-Bai. Jartzen zien hoik, bai. Hori ezautu det nik, bueno... bai.
-Eta hori zeiñek, zenbatek? Emakume guztiyak juten zian mantuakin?
-Ez, hiru.
-Hiru...
-Bai.
-Eta ze izaten ziran, hildakuan gertuko...
-Pariente haundiyenak.
-Gertukuenak?
-Bai.
-Eta e... bestela, elizarako-ta jartzen zan zerbait buruan? Normalian, hola, beti?
-Mantilla.
-Mantilla?
-Bai.
-Elizara beti mantillakin?
-Beti.
-Beti?
-Ni ezkondu´re hala in nitzan. Hor dago. Mantillakin.
-Ta mantilla beltza?
-Bai.
-Hori, orduan, elizarako beti. Eta elizan ondo tapatuta egon beharko zan. Ez, e...
-Hola ez!
-Hola ez? Beso...
-Honeaiño.
-Bai, e? Eskumuturreraiño? Eta paparra ere tapatuta?
-A, bai.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!