Donostia (Gipuzkoa)

Umetatik baserrian lanean

Umetatik baserrian lanean <p>Umetako lanak, baserrian. Itaurrean. Ogia eraman. Behiak. Esnea Antiguara eramaten zuten. Oinez, astoarekin. Zestoak. Bideak hondatu egiten ziren. Alpargatak. Soinekoa eta mantala.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-118-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako lanak, baserrian. Itaurrean. Ogia eraman. Behiak. Esnea Antiguara eramaten zuten. Oinez, astoarekin. Zestoak. Bideak hondatu egiten ziren. Alpargatak. Soinekoa eta mantala.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta umetan ze lan iten ziran? Itaurrian?
-Umetan? Bai, itaulian.
-Itaulian?
-Itaulian, bai. Ta Antigua ta herrita ogiya eaman ta /da/… joanda oiñez ta… holakuak.
-Holakuak? Eta zuek, e, zer zenuten baserriyan? Behirik-eta bazenuten?
-Behiyak bai, bai.
-Asko?
-Ez, asko ez, baiño lau o bost o. Bai.
-Eta esnia saldu iten zenuten?
-Esnia, bai.
-Nora eramaten zenuten?
-Antigua.
-Antiguara...
-Bai.
-Eta zein juten zan esniakin? Ama?
-Ama´re bai ta ni igual ta /da/...
-Eta nola? Oiñez ala...?
-Oiñez.
-Oiñez?
-Bai, bai.
-Eta ze, marmita eskuan hartuta?
-E, ez. Gu astuakin.
-Astuakin?
-Bai.
-Eta nola preparatzen zan astua, marmitak-eta eramateko?
-Xesto batzuk izaten zituen, bi aldetan, eta han sartu marmitak eta…
-Eta etxez etxe, Antiguan?
-Bai, han ta plazan´e bai.
-Plazan´e bai?
-Bai.
-Plazan nun, han Antiguan bertan?
-Bai, Antiguon, elizen onduan.
-Elizan onduan…
-Plaza bat.
-Eta jende asko juten zan Igeldotik hara?
-Bai, Donostia gehiyo etortzen zan, baiño bai, bai.
-Eta danak astuakin ala zaldi karruan…
-Astuakin, astuakin.
-Astuakin gehiyenian.
-Bai.
-Bidia ze zeon, geizki ala…? Bidiak, lengo biriak ez zian izango oainguak bezelakuak…
-Ez, baiño kamiyua zan, e. Txarragua, e, kamiyo txarra.
-Txarra.
-Bai.
-Harritxintxarra zegon ala...?
-Bai, gu... harriya ekartzen puskatzen zuen ta /da/. Harriya ekartzen puskatu.
-Aaaa, harriya, harriyakin…
-Harriya ekartzen, beti karruakin, beti karruakin, puskatu iten zuen. Baiño ez zian /etzian/ hain txarrak, Igeldotik Donostia.
-Eta zuek nola juten ziñaten jantzita, esnia saltzera juteko? Ze oiñetakokin-ta?
-Gehiyena alpargeta ibiltze(n) gendun.
-Alpargeta?
-Bai.
-Eta soiñe... gona?
-Soiñekua, bai.
-Eta mantalakin ala ez, hori...?
-Bai. Mantalakin, baiño txikiyaguak giñanian ez, batez. Baiño gero pixkat hazitakuan mantala.
-Eta buruan zapirik eramateko ohituarik edo bazeon?
-Ez. Bueno, ohitura bazeon, baiño ebiya zanian ta /da/ hola. Bestela ez.
-Edo euzkiya zeonian baratzian eta ibiltzeko…
-Ordun bai.
-Orduan bai?
-Ez beztutzeatik.
-Ez beztutzeatik? Orduan e… nahiyo, nahiyo azal txuriya?
-Zuriya.
-Bai, e?
-Bai, oain bezela ez.
-Oain bezela ez. Oain alderantziz.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia