Amari ume egiten laguntzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:04:47
- Erref: DON-108/034
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Jaiotzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
-Eta zure amak danak etxian euki zitun?
-Bai, etxian denak. Eta...
-Eta zuk, e... lagundu zenun?
-Nik azkenekuakin bai.
-Bai?
-Azkenekuakin, "porque" nere aitta... etorri zan, ordun [...] zan, ta beste mutil bat´e bazan sihaskakua, ta nere kuartoa´ta hola ekarri zituen ta mobimentua sentitzen nun nik. Eta ura berotzen jartzeko, ta ordun suba in bihar zan, eta suba iteko-ta esan zien, ta aitta jun zan, beste baserri batea jun, aman ahizpa bat han bizi zan, ta hua etortzen zan launtzea, ta geo itten zun eskolako, Igara... Igaran eskola jun ta handikan deitu ziyuen komadronai. Telefonua. Eta esaten zien amak: “Ba al datozte? Ba al datozte? Ba al datozte? Ba al datozte?”. Nunbait larri zan, larri zan, ta /da/ hantxe etortzen da, ta “batozte, batozte”, esaten niyon, ta etorri zan aitta, sartu zan ta esan zian: “Traigo la…”. Holaxe, erderaz esan zun: “Traigo la comadrona, pero no traigo la asistenta” o ez dakit zer. Ahizpangatikan, porque… gaixorik, hua gertatu. Eta san ziyon besteiak: “¿Qué es ésta, la hija?”. Sí. “No te apures, no te apures”. Eta ni hantxe ibili nitzan urak eta gauzak eta istorik-eta ematen.
-Ze, nola laguntzen zan edo? Ura, ura…
-Ura beruak eta… garbitzeko gauzak.
-Pañuak...
-Toallak-eta, bai. Ura bero... palankan. Orduan izaten zian palankana zuri batzuk. Zeazkuak, gaiñea, lurrezkuak izaten zian. Bere palankana ta bee txarro haundi bat. Klao, han ura prepatzen zan, medikun bat o baten bat etortzen bazan han eskuk garbitu ta han iteko denak. Eta nola ura beroik ez zeon, ba eltzian berotu behar zenun...
-Klaro…
-Sua einda!
-Eta gero ura erabiliko zan baita ere umea, jaioberriya…
-Bai, garbitzeko-ta. Bai.
-Garbitzeko, ura ala oliyua ala zer erabiltzen zan?
-E?
-Umia garbitzeko, ur epela?
-Ur epela ta toallak-eta hantxe, hantxe... Nik gaiñea ahal nuna aldein iten nun, baiño...
-Komadronak ze, ze iten zun?
-Pues...
-Komadronan lana zein da?
-Komadro... pues, umiai laundu ta...
-Laundu, baiña tira-ta ez da ingo…
-Tira-ta, bai... Tira, ta kordoiya zeatu ta... Klao, laundu, ateatzen.
-Laundu, bultza in ta...
-Bai, bai. Hoik denak ikusi nitun azkenekuakin.
-Eta kordoiya, nola? Goraizekin?
-Goraiziekin, eta gero ez dakit nola in ziyon. Ni ya...
-Bai, korapillua...
-Korapilloa, bai. Oain pintza bat jartzen ye, pintza bat baiño...
-Orduan ez.
-Ez, orduan ez zan holako gauzik. Korapillo bat iten zan, eta hua gaixtotu iten zan kontuatzen ba… ez, kontuatzen ez baziñan ta…
-Eta zer iten zan, e… plazentakin? Haur-lagunakin?
-Plazenta, pues bota, lurrea.
-Bota, baiña gero... ze iten zan, lurperatu?
-Lurrea o komunen barrena o botatzen zan, nik ez dakit noa. Bruuu, ni ez naiz oain hoi goatzen, baiño... bai, bai. Holaxe.
-Eta umia.... e, fajan bat edo...?
-Oooo... Umia: umia zeon... kamixeta txiki bat jazten zaiyo, geo trapuzko zea, “de batista” o hola zan, geo beste bat lorixegoa, manga luxiakin, botoirik gabe eta ezer gabe... holaxe kruzatu iten zan fajakin, benga! Buelta ta buelta ta buelta. Geo jartzen zitzaiyon trapu bat; ze izena zun harek? Ez dakit. Gero, pixiyola. Ta geo ostea benga, haik lotzeko, benga beste faja bat!
-A, bai, e?
-Faja bai... ta geo beste pañelu txiki bat, paiñelu txuri bat, baiño in iten zan propiyo, “de batista”. Hola jartzen zan, hola-hola, ta kruzatu iten zan. Kolkua zabalik gelditzen bazaion, itxi-itxi iteatik umiai, hola.
-Orduan hotzik ez zuten pasako!
-Buuuf. Klao, orduan ez zan pikoik eta ezerre. Geo bai, geo pikuak atea zian. Ta geo ez zian bihar faldoiya luzi hoik, baiño zenbat pixiyola ta… barrenguk ze izena zun? Pixiyola… ez naiz goatzen oain. Bi trapu jartzen xixkiyon, bat felpazkua gaiñian…
-Troza?
-Ez dakit ze zan, ez naiz goatzen oain momentuan, baiño bi gauza. Geo jertse txikiya, eta geo mantoiyian o toallan bildu, eta sihaska sartzen zan. Toalla gaiñetikan beste toalla txuri bat burutik behera jarri, eta han bildu ta sihaska sartzen zan. Klaro, kalefaziyoik-ta ordun ez zan ezerre-ta.
-Klaro…
-Ba umia, zenbat... puuuf, zenbat fajaldi! Zenbat faja! Eta txilborrentzat beste gasa... gasa bat.
-Eta negar iteko-ero iten zitzaiyon, hola pixkat astindu?
-Astindu o zea, buruz behera jarri... ta haiziak botatzeko ta...
-Ikusteko ia normala zan, ondo jaio zan...
-Bai, hola jartzen zuen ta bai.
-Bai.
-Eta sehaska, nolakua izaten zan?
-Holakua.
-Egurrezkua?
-Bai, egurrezkua. Tin-tan-tin, hola balantza-balantza iten zun...
-Eta hankakin mugitzen…
-Moitzen, baita´re.
-Eta orduan sonajerorik-eta ez zan eongo...
-E, keba! Keba… Kutxarillak-eta.
-Kutxarillak?
-Kutxarillakin hola in, ttan-ttan-ttan ta… eltze tapakin-ta, kazuela tapakin-ta hola iñez...
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!