Donostia (Gipuzkoa)

Haurdunaldia aipatzea, lotsatzekoa

Haurdunaldia aipatzea, lotsatzekoa <p>Etxean ez zen sexua aipatzen. Hilerokoa jaitsi aurretik amak abisua eman zion. Zazpi urterekin hasi zen konturatzen. Amak lotsa handia pasatu zuen hamaikagarrenarekin, seme-alabek bazekitelako.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-108-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxean ez zen sexua aipatzen. Hilerokoa jaitsi aurretik amak abisua eman zion. Zazpi urterekin hasi zen konturatzen. Amak lotsa handia pasatu zuen hamaikagarrenarekin, seme-alabek bazekitelako.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen, sexuari buruz-ta ez zala hitz eiten...
-Keba!
-Ez zutela ezer esplikatzen etxian-ta...
-Ez, ez, ez, ezer ez.
-Eta hillerokua jetsitakuan, jetsi aurretik ero...
-Bai, ordun bai, amak nei esan zian, bai.
-Amak esan zizun?
-Bai, bai, kontuz ibiltzeko, ta hola ta hola izango nula... ta bai, hoi bai, hoi bai esan zian.
-Orduan, abixua...
-Hoi eman zian, abixu hori eman zian.
-Bai, batzuri hori ere ez...
-Bai, bai, nei hoixe eman zian. Gai... gaiñontzian ezertxo´re ez.
-Ezertxo´re ez.
-Bai, baiño nei hoi esan zian. Bueno, hille... jeisteakuan, jetsi baiño lehenuo, etorriko xaixkiala ta ya, kontuz ibiltzeko, ta kontuz ibili beharra dola ta... Klaro, ezin zan, ta mutilla asko zeola, ta ordun ezin zan ezer esan´e! Ta gauzak. Eta bai, hoi esan zian nei, hoi esan zian, bai.
-Eta zuk, e... zu bigarrena izanda, zure amak-eta umiak euki... Zu txikiya ziñala, jaioko zian zure anai-arrebak.
-Bai, bai.
-Eta zer esaten zuten orduan?
-Ba beida, ni ez nitzen ordun kontuatu, ta kontuatu nitzen... zazpi urte in nitun ta komuniyua in nunian, nee ama ez zan nerekin jun. Eliza ordun amak juten zian, eta eskolatik bagatozen etxea, komuniyua in nunian… Antiguoko izebakin jun nitzan. Eta esan zigun… taxisa bat gelditu zan, eta: “De dónde sois?”, esan ziguen erderaz, eta: “Pues somos de Tolaretxe”. “A, ya teneis un hermanito”. Geo kontuatu, klao, ez zala nerekin ama jun… handik bi eunea jaio zan ne anai bat eta! Hoi geo, geo... Eta geo... pues... ni ya ez nitzen behiñe… Azkenekuakin bai, azken… porque nekin damaki gaztenak hamazazpi urte. Eta amak esan zun nola esperuan zeola esan zula, esan zun, hoi bai esan zigun. Ta geo esaten zigun, sekulan hainbesteiñoko lotsik ez zula pasa, hamaikagarrena zula baiño harekin bezela. Ta zeatik? Ta gu haundik giñalako.
-Zuek haundiyak ziñatelako?
-Bai, eta gue aurrian hala ibiltzia, zeatik ne anai zarrenakin zeamakin hogei, hogei urte. Ya diferentziya, ta nekin hamazazpi urte. Ta bakizu gue aurrian nunbait hola ibiltzia… ze, lotsa emango ziyon! Hala esaten zigun.
-Nola ibiltzia?
-Estadun, beno… tripa haundiyakin gue aurrian, “pues” zea emango ziyon, “un poco”…
-Bai, e?
-Hala esan zun, hala esan zigun behin!
-Bai.
-Ze…
-Ze gauza, e?
-Bai.
-Hamaikagarrena zun, baiño…
-Eta zuri, aurretik ze esaten zizuten, e… nola, umia etor… “ Beste anai bat dakazu!”, eta nundik etorritakua?
-Ba nada! Ni´re ez naiz, ez naiz kontua…
-Zikoiña edo…?
-Bai, zigueñak, esaten ziguen.
-Zigueñak ekarri zula?
-Bai, bai, zigueñak.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia