Mutilak ezagutzeko garaia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-098-046 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Altza
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko martxoaren 25a
- Iraupena: 0:02:19
- Erref: DON-098/046
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea , Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna
Transkripzioa
Ba, gaiñera nik uste det /ustet/ Hernanin neguan, negu partian ezautu giñala. Bai, gu… esan dizut bi ahizpak ateatzen giñan, eta habek bi launak, bi laun zian hola ateatzen zianak ordun. Eta lauok hasi giñan hola zetzen, ta bueno ba dantza, ta halako tokia ta bai, ta hola hasi giñan. Ta holaxe. Gaur arte.
-Hernanin, dantza itiarren mutillak pagatu edo…
-Pagatu itten zuten, bai. Pezta bat. Ordun pezta bat patzen zuten.
-Eta pegatina bat, o zer jartzen zuten?
-Bai, pegatiña jartzen zuten. Eta neskak batez, ez gendun patzen. Mutillak bai.
-Etxe laguntzaik izaten zan?
-Bai, izaten zan etxea laguntzea, hoixe!
-Ta lehen denbora asko iten zan nobiyotan eta, ez?
-Ba bai, bai, urte asko. Klaro, urtiak pasatzen zian. Baiño leheno esan deuna: jai atsaldian lau-bost ordun bakarrik ikusten giñan. Igande atsaldian, gaiñekuan astia ez do...
-Nobiyua ikusteko goguakin, orduan! Astian behin bakarrik...
-Bai ba! Bai, nobiyotan hasi, nobiyo hasi ezkero, nobiyoakin, ba klaro, ordun astian nobiyua ikusteko... mutilla ikusteko goguakin ordun.
-Eta etxian-ta esaten zuten zerbait? “Kontuz ibili”, “Ez asko arrimatu”, eta holakorik?
-Ez, guri, guri ez ziguten... guri ez ziguen holako zeaik esaten.
-Eta esplikaziyorik edo sekula umiak zela iten dian ta holakorik etxian?
-Ez, behiñ’e ez. Holako konbertzaziorik ez da sekula atea izandu.
-Ez zan hitz egiten holako kontuei buruz, iñun...
-Ez.
-Ez etxian ta...
-Ez, ta lagunen artian´e guk nesken artian behintzat ez.
-Eta umetan zuek... ze, ze esaten zuten ume bat jaiotzen zanian, nundik zetorren? Nundik etorri zan edo?
-Paristik! Paristik etortzen zian umiak.
-Eta nola?
-Ez gendun zetzen...
-Hegan, ala…?
-Ez gendun zetzen, ez genekiun. Paristik etortzen ziela umiak eta.
-Eta galdetu ere ez.
-Ezta galdetu´re! Galdetu ez, ta beste esplikaziyoik´re ez.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!