Donostia (Gipuzkoa)

Gerra etorri zeneko kontuak

Gerra etorri zeneko kontuak Gerra garaia. Aitonaren arreba mojak baserrira joan ziren. Aita Ferrolen egon zen. Jendea lurrean lotan. Bonbak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-095-055 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra garaia. Aitonaren arreba mojak baserrira joan ziren. Aita Ferrolen egon zen. Jendea lurrean lotan. Bonbak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta ez dakit... gerra... bueno, zu gerra aurretik jaiyo ziñan, baiña...
-Bai, gerra denboa... guk, egiya esan, bildurra bai, e! Oooo. Etortze(n) zian, e, aittonak´e zitun bi monja Santanderren eta haik´e basarria etorri zian. Eee... gue aittak eta amak, bi aitta, ne aittonak eta aittak´e espadara in omen zun, gizonak etortze(n) omen zien billa, eamateko, eta eskapadak in zituen baiño ez zituen /etzituen/ eaman. Ne aittak Ferrolen in zun /intzun/ ordun... Soldaduskak´e ne garaiko mutillak dena, dena Afrika ta dena bildurrez eoten zian. Ordun garai haitan dena hoik, toki hoita tokatze(n) zian ta... jun bihar izate(n) zuen. Eta gañekuan aitta Ferrolen eon zan /eontzan/, ta aittona ez zait goatzen aittonanik ezer, baiño... etortze(n) zian, e, basarritan, e... izeba ta osaba ta nei goatzen zait... lurrian ta /da/ ahal dan tokin lo in bihar. Jendia etxian! Basarrin, hemen, basarri hontan. Erriyotik bestaldea. Nik ez takit, geo Santiyomendin hasi ziala bonbak botatzen, baatzaraiño igual etortze(n) zian, xist. Eta flist, soiñua. Hola, soiñua, ta ateatzeik ez etxetik bildurrez. Baatza, janaiyak-ta itea jun bihar, ganaua-ta… bildurrez ibiltze(n) emen zian aittona ta denak. Eta holako kontuak.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia