Donostia (Gipuzkoa)

Zikoina berriro noiz etorriko

Zikoina berriro noiz etorriko <p>Ez zen sexuari buruz hitz egiten, ezta lagun artean ere. Umeak nondik zetozen: zikoinak A&ntilde;orga Txikiko tren geltokian uzten zituen (ikus mapan). Amona ibiltzen zen emagin lanetan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-085-036 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ez zen sexuari buruz hitz egiten, ezta lagun artean ere. Umeak nondik zetozen: zikoinak Añorga Txikiko tren geltokian uzten zituen (ikus mapan). Amona ibiltzen zen emagin lanetan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

-Ez zan hitz egingo sexuari buruz eta holakorik... esistitzen zanik ere...
-Ezta pentsatu’re! Jesus Maria! Nola nahizu /nahi dezu/ holako gauzak... ez, ez, ez. Ezta, ezta ahizpan artian´de!
-Ez, e?
-Ez, ez, ez, ez.
-Lagunen artian ere ez?
-Ezta´re! Ezta´re!
-Eta umiak nundik zetozela esaten zuten?
-Umiak? Nere anaya jayo zanian nik sei urte nazkan. Ba… zea, zea... “la cigueña” Añorga Txikiko estaziyuan utzi zula, eta nola ekarri zuen. Etxian euki zun, amonakin, gue, eta jayo zanian eaman ziguten umia ikustea. Hurrungo egunetikan leihoa atea ta noiz pasako zan, zea… txorin bat berriz´e umiakin, pentsa! Ze nahizu /nahi dezu/?
-Orduan, umia jaio eta bautizatu iten zan hurrengo egunian, edo segituan, ez?
-Ba ez dakit noiz jayo… noiz… ba hola ingo zuen, ni ez naiz goatzen. Ni gogoatzen naiz nola deitu ziguten, oyetikan jeikiarazi eta nola anai ttikiya giñun, eta ikustea jun giñan, amonak nola…
-Amonak lagundu ziyon?
- Bai, bere amak. Bere amak. Etxian eukitzen zitun, bere amakin.
- Bai, baiña ez zan emaginik edo matronarik izaten?
- Ez, ez, inor ez. Matrona zan amona, amona. Han inguruko… nik uste det amona ibiltzen zala.
-A bai, e?
-Bai, bai, bai, bai.
-Beste baserritara eta...
-Bai, beste baserritara ere... bueno, bere, izeba Mikelan guztik´e amonak, amonakin, bere amakin. Ta bestela ez dakit, zeatikan eske lengo amonak denetatik zekiten! Pantxika Paresokua´re, “aquélla”... hura ere... bai, bai, bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia