Gose garaia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Joxepak-eta gose ikaragarria pasatu zuten, Mirenek-eta ez hainbestekoa. Pikuekin ogia egiten zuten, turroi antzekoa. Sardina zaharrak, erdibana, meriendatzeko. Txokolatea ere, ontzaren erdia. Esnegainak jaso, eta ogian jarri. Gabon egunean, arrautza patata frijituekin. Ez zegoen gaurko aukerarik. Bederatzi-hamar ziren mahaian, Joxeparen etxean, eta ogi xerrak pixkanaka jaten zituzten, pastela bezala. Bakoitzak bere platera zuen.
- Auzoa: Zubieta
- Proiektua: Donostiako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2009(e)ko urriaren 27a
- Iraupena: 0:04:50
- Erref: DON-045/031
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Ohiturak eta bizimodua » Elikadura » Jatekoa eta edatekoa , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Miren: Hamaika ixtori!
- Gose garaiya-eta izan zan…
- Joxepa: Uuuu. Gosia? Guk... Hok ez dakit o akaso oaindikan´e basarrin o zea... Baiño guk behintzat gosia ikararriya pasa genun.
- M: Gosia, gosia...
- J: Nik bai.
- M: Ez takit nundik sortzen zuen… Ogiya etxian itten genun, gue izebak´e bai… Eta ekartzen zuen kanpotik, nunbaittetik, ta geo artuakin itten gendun iriña, taluak eta…
- J: Zuen, zuen izebak “pan de higo”-ta… goatzen zea?
- M: Bai, Valdealgorfatik ekartzen giñun.
- J: Mojak emandako hoitako izeba Anttoniri… Ematen ziyon honen izebak, klaro, hemen hainbeste ume ikusten-ta /da/ zea ta… Harek´e beriak bi ta geo gaiñontzekuak eta…
- M: Gue izebak-eta ziñenan monja bat, e…
- J: Bai, harek emandakoa.
- M: “En Valdealgorfa”. Eta han itten zittuen pikuak…
- J: Bai, “pan de higo” esaten giñun...
- M: Ondu pikuak, eta geo zeakin...
- J: Hola, turroia bezela, tablak hola.
- M: Moldiak. Bai, piku ondukin. Eta geo handik ekartzen zituen. Hola zian, turroiyan tabletak bezela.
- J: Bai, bai.
- M: Eta geo, aatsaldian meriendatzeko xerratu…
- J: Xerrak in, bai…
- M: ...eta ogiya!
- J: Jesus, guk sardin zarrak, negun. Pentsa, e, sardin zarrak, ze gosia pasako gendun o ez gendun. Bueno, erdibana! Sardin zarrak erdibana meindatzeko. “Gaur isats aldia jaten dunak /jateunak/”...
- M: ...”biyar buruba!”
- J: Bai. Kanbiyatu. Danak nahi izaten gendun buru aldia gehiyo. Isats aldia iñork ez gendun nahi izaten.
- M: Eeez?
- J: Ez.
- M: Aizan, ba...
- J: Ba hola.
- M: Ez takit pa ze esan...
- J: Txandan, gaur e... Eta txokolatia ere.... Elgorriaga.
- M: A, bai.
- J: Batian umia eta bestian letrak.
- M: A, bai.
- J: Ontzak.
- M: Ontzak, bai.
- J: Ba ontz haitakuen erdiya.
- Ontza erdi, e?
- J: Ontzaren erdiya, ta hantxe beiya atea biharrian haundina zein izango zan... txokolate hua hartzeko.
-M: Eta gaur e... gue... /...
- J: Esnegaiña!
- M: Gue mutil koskorrai esan iezaiyon /esaiyon/! “Amona, biha det /biet/ txoko. Baiño bi, e! Bi”. Harek eskatzen ittu /eskatzeittu/, bi eskutan bana.
- J: Bai. Esnegaiñak jaso...
- M: Bai, hoi bai, eta geo ogiyan gaiñian jarri...
- J: Geo azukriakin zeatu... ta ogiyan gaiñian...
- M: “Manjar”, e, hua izaten zan, e.
- J: ...igurtzi, ta klaro, nahi dan guztiya ez!
- M: Gaur aiña... gaur baiño nata earragua esniak´e.
- J: Bai.
- M: Ooo, lori-loriya!
- J: Gabon, Gabon euna. Bueno, gabon euna bat da. Gue izenak, klao mixeriya haik pasa zuen, e! Beak esaten zun: “Ta umieri zeoze emango, ta ze emanik ez”. Tristia, e? Guk sikiera hoi ez deu... Baiño bueno. Gabon euna, ta bueno, afaiya ta bueno, ze ba: “Ta bueno, gaur”… gizonak kenduta... Klaro, harek´e bi... bueno, gue aitta ta... haren gizona ta… Geo, bea haundiyaua… zea, enfin. Baiño gutzako zea, patata prijitukin arraultza, ta: “Izeba, baiño arraultza osoana, e! Osoana!”. “Bai, bai, arrautza osoana”. Ez zitzaiun iruitzen Zubieta guztin iñork´e guk baiño afai hobia in behar zunik. Patata prijitukin arraultza bana.
- Arrautza bana.
- J: “Osoana, e! Izeba, osoana, e!”. “Bai!”. Pentsa, zenbat arrautza jango gendun!
- M: Bai, ordun...
- J: Ez zait /etzait/ ahaztutzen hoi.
- Orduan gero, ikasi zenunian, kozinan ikasi zenunian-ta...
- M: Eta kozinan ikasi bakarrik ez, jenerua…
- J: Bai, bai, bai.
- M: Gaur don aukera, ezta? Bat nahi ez bazu bestia dakazu, ba... bai.
- J: Eta... bazkaltzeko ta hola potajea... Acerosen ematen zixkiun, ordun, aginaldo earrak. Babarrunak-ta ez takit ze klasek izango zian ta /da/ baiño… asko ematen zuen, ta /da/ biharra. Baiña gizon... aitta ta danok jarri mahaiyan, beatzi-hamar o sartzen giñan mahaiyian. Ogiya xerran holaxe guri, eta gizonei-ta gehixeo. Ogiya eukitzen gendun eskun gordeta. Jan kutxarillakin…
- M: Guk hoi ez deu /ezteu/ ezautu.
- J: Guk pai, guk pai! Guuuk... bueno! Kutxarillakin jan ogiya. Mingaiñakin garbittu platera, geo tomatia, zeon tomatia... Hua´re kutxarillakin-ta jan, ta geo ogiya pastela bezela: pixkana-pixkana jaten. Pena bukatzeko, ogiya!
- Eta denok batetik, babarrunak edo…?
- J: Eez.
- Bakoitzak bere platera…
-J: Bakoitzak... hori bai!
-M: Bai. Ez, guk ez deu /ezteu/ ezautu...
- J: Hoi beti... Ba “en cambio” Zuaztin bai, ta gero… Joxe Luixek-eta ez, baiña aldamenekuan bai, fuente borobil batea, eta danak handik.
- M: Handik.
- J: Guk ez, hoi ez deu /ezteu/... ta basuak´e bakoitzak gerena.
- M: Beria, bai. Gurian´e... A! Guk ez deu jarri´re iten ta /da, mahaiyian... Nik ez nun jartzen basoik mahaiyian.
- J: Nik, nik ezta´re.
- M: Nola ez deten ezer eaten.
- J: Gu biyok igual gea.
- M: Ura bakarrik eaten deu...
- J: Bai ta ura mahaiyian... ezta urik´e!
- M: Ezta urik´e. Bihar bazendun, eta noizian behin hartu, eta jun... kanillatik hartu ta...
- J: Eta hori iguala da ta ni´re bai. Sekula ez deu... mahaiya... jartzen det /jartzet/ basua, hola baten bat kanpokoa o, itxurako e... bakizu, ba denak berdin jarri, baiña etxian bakarrik sekulan ez det netzako basoik jartzen.
Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!