Miren Jone Azurza Aristegieta
Donostia (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Matia kalean jaioa, gurasoak Antigua bertakoak zituen, jatorriz familia biak Igeldokoak izan arren. Aita maisua zen Groseko Biteri eskola publikoetan, eta ama telefonista izan zen ezkondu artean (lan horretara itzuli zen gerraostean, senarrari lana ukatu ziotelako). Bost senide ziren, bera bigarrena eta neska bakarra. 8 urtera arte etxean ikasi zuen Miren Jonek, amarekin, eta ondoren Lourdesko ikastetxean. Abertzalea izateagatik, aita errepresialiatua izan zen, eta horrek hankaz gora ipini zituen familiaren bizimodua eta ekonomia. Hala ere, senide guztiek izan zuten ikasteko aukera. Peñaflorida institutuan egin zuen Batxilergoa. 19 urterekin Gasteizera joan zen, Misiolari Sekularrekin, bokazio erilijiosoak bultzatuta, eta hainbat tokitan egon zen, besteak beste Avilan eta Madrilen, misiolari lanetan. Madrilen zegoela, Kazetaritza ikasteko aukera izan zuen. Hainbat aldizkaritan hartu zuen parte ("Vida nueva", "Impulso"...). 1965ean bueltatu zen Donostiara, eta Ethos argitaletxean hilabete batzuk egin ondoren, Zeruko Argia astekarian hasi zen lanean. Lehen emakume kazetari tituluduna izan zen euskarazko kazetaritzan. 1969tik 1975era izan zen zuzendari. Gero Historia ikasketak egin zituen, eta CCC-n zuzentzaile eta Michelin lantegiko aldizkarian egon zen lanean, Deia egunkarian lana egiteko deia jaso zuen arte. Azken urteetan Setien gotzainaren prentsa-burua izan zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-193 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
DON-194 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute