Lola Valverde Lamsfus
Donostia (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Grosen jaioa, guraso biak Errenteriakoak zituen, amaren abizena jatorri alemaniarrekoa den arren. Aita, Antonio Valverde “Ayalde”, margolari ezaguna zen, eta familiako Grafica Valverde inprimategian egiten zuen lana. Lola sei senidetan zaharrena zen, eta Sagrado Corazón moja ikastetxean egin zituen Batxilergoa bitarteko ikasketak. Frantseseko titulua ere atera zuen. Ezkondu eta ama izan zenean, konturatu zen hura ez zela nahi zuen bizitza: lanean hasi zen, frantseseko irakasle moduan, eta gero ikasten ere bai. Historia ikasketak egin zituen, Nafarroako unibertsitatean, eta doktore tesia ere bai EHUn. Unibertsitatean historia irakasten jardun zuen gero. San Telmo museoan egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DON-207 | 2021 | Donostiako ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute