Migel Iturrate Arriortua Rabin
Dima (Bizkaia) (1923)
Biografia
Dimako Amantegi auzoko Amantegibarrena etxean jaio zen eta beragaz egon ginenean ere bertan bizi zen. Aita bertakoa zuen eta ama Atutxekoa. Zazpi neba-arrebatatik laugarrena. Umetan baserriko beharretan lagundu behar izaten zuen, labrantza handiko etxea zelako eurena. Gainera, idiak ere bazituzten eta laster hasi zen Migel "karreteru" lanean, jornala irabazteko. Horrez gain, Dimako eliza altxatzeko lanetan ibili zen eta baita Zornotzako udaletxea eraikitzen ere. Zinegotzi ere ibili zen hamaika urtez Dimako Udalean. Beste kontu askoren artean gerrako kontuez, herriko giroaz eta gaztetan egindako lanez luze egin genuen berba berarekin egon ginenean.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DIM-017 | 2014 | Euskal Herriko Ahotsak | Ainhoa Etxazarra |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute