Itsasoko estutasunak, jatekoa eta jantziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DEB-036-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Kanarietara bidean, itsasoan pasatako estutasunen berri ematen du. Gose handia pasa zuten; erramu-hostoekin prestatzen zituzten garbantzuak. Irabazten zutenaren erdia baino gehiago arropak garbitzen zituztenei eman behar izaten zieten. Lanean, 3 traje ezberdin izaten zituzten, bakoitzetik bi pare.
- Auzoa: Elorriaga
- Proiektua: Zumaiako hizkera
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko maiatzaren 07a
- Iraupena: 0:03:19
- Erref: DEB-036/028
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Soldadutza
Transkripzioa
-Esaten dizu ba mendik altuenea iyo ta handikan hartzen giñuzen puntuak.
-Tokau zitzaizuen sekula galtzeik itsason, galduta ibiltzeik?
-Ez, ez, ez, ez, baiña larri bai e, gaizki bai e, ausiliyuak eta danak eskatuta salba “cada uno su salva vidas” ta “abandono de buque” alkarrei deittuta ta, oso gaizki bai.
-Hori nun pasa zitzaizun?
-Hemendikan, zea nabegatzen hara San Fernando Cadizetikan zeara guazela Canariasetara guazela, itsaso txarrak arrapau, laiño itsua, ezer ikusten ez, bozina bozinan gaiñian ta nun guazen arrastoik gabe. Bai ta, Malspina eo esaten diyen barko haundi bat etorri zitzaigun halako batian sortu zan, eta harrek remolkauta gero eaman zigun.
-A.
-Bestela galduko giñan gu itsasuan.
-Goseik pasau zenuen?
-Gosia, bai latzak, bai latzak eta jateku’re ze jatekuik eoten zan ba… Erramo hostuk eta prepau garbantzuk eta izaten zian ta gutxi gaiña beaiyek.
-Baiña lehorrea aillatzen ziñetenen jateko aukeraik ez zenuen izaten?
-Ez, aukeraik ez, ez, ez, ez. Nik e...
-Hor eukitzen zenuen soldatan bat?
-Bai, soldata guk izaten genun garai hartan e, zazpi duro t’erdi, hilleko soldata, eta labandeiya o bai, erropak garbitzia, labandeira bihardu behar izaten zian, obligatu itten ziun, labandeiyak hartako jarrita zeuzken.
-Erdiya igual kendu?
-Erdiya pasa kentzen ziun.
-Hara, zuen irabazik.
-Eta gure irabaziya. Ta gero e, garai hartako dirua izango zan, hogeta, bai “ciento veiticinco mil pesetas” aillatu nitzan kobratzea, hiru lau bat hillabetian eo. Gero e, destinua ipini ziunakin galoia bezela eman ziun, puntuak eman zizun eitten genun lananak eta orduan ba horreaiño allau giñen gu, hoi kobratzea, baiña hiru lau bat hillabete, orduan diru aurreratu in nun.
-Ze ibiltzen ziñeten marinero jantzita?
-Bai.
-Bai?
-Bai, grisez jantzita lanian, eta neguan, e, azul marinua, eta udan zuriya. Hiru traje izaten giñuzen. Eta bi ta bi danetatik, sei traje, grisak bi, urdiñak bi ta zuriyak beste bi.
-Nolakoa zan zuen barkue?
-E?
-Nolakoa zan zuen barkue?
-Gure barkue zan zuriya “hache dos” esaten ziyoen, barko txuriya. Ez zan gerra barkua, nahiz ta militarrak serbittu, esan dizutena, planeadoria nola zan, sondeatzeko barku hoitakua ba zan beste postura bateko barkua, ez zan gerrako barkua.
-Laun asko ibiltzen ziñeten barrun?
-Gu ibiltzen giñan e, hamahiru soldau, eta zazpi kabo, eta bi sargento, brigada bat, eta komandantia.
-Osake agintzaillea gehio langillea baiño iya?
-Bai, hoixe.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!