Rikardo Lejarreta Arginzoniz
Berriz (Bizkaia) (1927-2018)
Biografia
Berrizen jaio zen Rikardo, Olakueta auzoan, "Katxarrerian". Balentin Lejarreta eta Kreszenzia Arginzonizen hiru semeetan gazteena. Gerra hasi zenean bederatzi urte zituen; elkarrizketak egin zitzaizkionean, ondo gogoan zituen Rikardok orduko Berriz eta bertako kontuak. Aita, Balentin, Berrizko uri-epaile orde izateagatik preso sartu zuten Larrinagan. Osaba, Felipe Urtiaga, Berrizen alkate izana, atxilotu eta fusilatu egin zuten 1937ko irailaren 11an Derioko hilerrian. Gerra garaiko kontu horiek jasotzeko egin zioten elkarrizketa Durango 1936 Elkartekoek. Berrizko antzinako bizimoduaren inguruko kontuak jasotzeko ere elkarrizketatu zuten 2006an.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRZ-046 | 2017 | Durango 1936 | Durango 1936 Elkartea | ||
BRZ-059 | 2006 | Antxinako Berriz. Bizimodua eta ohiturak | Maite Gerenabarrena |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute