Beti portura begira
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRM-070-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bermeoko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:01:17
- Erref: BRM-070/030
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Itsasoa » Lehorreko lanak » Lehorreko lanak
Transkripzioa
- Ta bapore bakotzak zemat neskatille eukitzen bazen?
- En jeneral lau, baia gu izan gara bi lelau, neure, neu ta lehengusiñe ta gero beste bateaz hiru, hiru izan gara.
- Beti bil zara etxeko baporatan?
- Bai, bai, bai. Gero ha saldu denin gizona herriku izan da, baie gero izan da ha saldu ta gehixau ez dot ez duu euki itsasotik. Orain itsasok inportaten dost, honek seme txikixek esaten dost, estaen dosku baie. Maridxe, ni ta seme zaharra: "Han dator fulano" izenakaz, "han dator Erreñe zubi, ekar deu bai arraiñe semie, baie askorik ez" ta beti gauz konbersaziñoan portokue: "Kofradixe igiritte badau gaur arraiñe dator ta kofradixe dator, etxik dauz zahartzuek kasko biejun, baia bistie dakot ba ha dan-dana-dana! Ukusten dot Ogoñotik bueltie emon Izaro bueltie emon ta Sollube, dana ukusten dot goiko etxetik, bai, dako goiko etxiek ba terrezatxue. Talan egon zara iñoiz? ba Talan karin-kara dekot terrazatxue, ta handik ukusten duu, ta nik ba hauri: "ontxe jun diz semie itsasora " zaharragaz. Ta Bilbokue, Bilbon bizi dxast bigarrena, hareaz be bai, baia txikidxe: "atara sueldue dakozuela betotik portotik, beti zauzie portue ha". ta harek ez daki enbarkaziñorik bez.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!