Justo Astui Imatz
Bermeo (Bizkaia) (1922)
Biografia
1922an jaio zen Talakoetxe kalean. Gurasoak baserritarrak zituen: ama San Pelaiokoa eta aita Almikakoa. Amak portuko neskatila legez egiten zuen lan eta aita baxurako makinista zen. 5 senidetatik laugarrena da. Jaio eta segidan Santanderrera joan ziren bizitzera aitak eta osabak baporea zutelako han. Errepublikak irten zuenean, berak 10 urte zituela, herrira bueltatu ziren, Talakoetxera. 13 urterekin portuko tailer batean hasi zen lanean astean 2 pezeta irabaziz; bertan zebilela, ELA sindikatuan zegoen eta gerra sasoian karneta erre zioten. Hiru urte eta gero, gerra amaituta, "Edurne" ontzian hasi zen sugin (fogonero) eta ostean, "Jauna emon egizu"n. Emaztearen familiaren "San Juan de la Cruz" motordun baporean hasi zen makinista bezala patroi postura helduz. Itsasoarekin lotuta egon da betidanik, 6 titulu ezberdin ditu. Dakarrera 3 bider joandakoa da, lehenengo aldiz 1957-58ko kanpainan joan zen eta 6 hilabete igaro zituzten bertan. Zerbitzu militarrean ere marinan egon zen, Espainiako armadako itsasontzi handienean "Crucero Canarias"en. Hiru seme-alabaren aita da. BRM-009/010 grabazioetan bere koinatu Rikardo Garcia Benguriarekin batera agertzen da gerrari buruz berbetan. BRM-011/012 grabazioetan, ostera, arrantzako bizimoduari buruz dihardu. Arrantzale familiakoa, bermeotarra eta traina-konpontzailea zen Juanita Etxebarriarekin ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-009 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-010 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-011 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-012 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute