Alazne Larrinaga Oleaga Adonenekue
Bermeo (Bizkaia) (1932)
Biografia
1932. urtean jaio zen Larrinaga musikari eta ile-apaintzaile familiako alaba. Aita bermeotarra zuen eta ama Mundakako baserritarra. Bost neba-arrebatatik bera zen zaharrena. Bere familia oso ezaguna da herrian bere aitita, aita, osabak eta nebak musikariak zirelako: txistulariak, jairik jai erromerietako soinulariak... Bere aitak Juan Borboikoarekin egin zuen zerbitzu militarra, eta Espainiako erregearen aitak txistua eta danbolina oparitu zizkion. Aroztegi kalean bizi ziren eta denda eta ebanisteria zuten bertan. Gernikako bonbardaketak bertan harrapatu zuen eta amarekin batera Andra Maria elizan babestu zen. Aita frontean izan zuen eta preso hartu ostean Larrinagako kartzelan eta langile-batailoietan. Bermeoko "Acción católica"ko kidea izan zen. 16 urtegaz, Nardiztar Jon kalera joan ziren eta 'Alazne' izeneko ile-apaindegia zabaldu zuen. Gerora bere neba batek ere ofizio bera jarraitu zuen eta Bilboko "Hermanos Larrinaga" akademia ezaguna zabaldu zuten. 26 urterekin Durangoko Koldobika Bergantzarekin ezkondu eta bertara joan zen; Andra Mari kaleko etxean beste ile-apaindegi bat zabaldu zuen. Durangoko Kurutziaga ikastolako sortzaileetako bat da Alazne. 4 seme-alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
BRM-013 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
BRM-014 | 2010 | Bermeoko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute