Emakume ezkonduak eta amak lantegietan
Hizlaria(k):
Agirrezabal Arrese, Elisabet
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-327-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ezkongabeak gehiago, baina emakume ezkonduak ere bazebiltzan Bergara Textilen lanean, bizitza dena han eman zutenak. Berak dioenez, gehienek lanean jarraitzen zuten ezkondu eta gero ere. Beste leku batzuetan bai, beraienean ez. Umeei titia emateko gela bat zuten. Umea izatean ba omen zuten eskubidea baja hartzeko, baina kobratu gabe, eta gehienek nahiago izaten zuten lanean jarraitzea. Ama batzuek ordu gutxiago egiten zuten lana (eta kobratu ere gutxiago). Emakumeek etxeko lanak ere egin behar, lanetik bueltan, laguntzeko norbait ez bazuten. Ama edo. Oraingo amonek ere zaintzen dituzte umeak. Algodoneran ama eta amona, sarri biak zebiltzan lanean. Etxeko norbaitek eramaten zuen umea lantegira, eta berriz buelta etxera. Orain hobeto bizi garela dio. Beraiek oporretan aprobetxatu behar izaten zutela urte guztikoa.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: BER-327/007
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Lantegiak » Ekonomia eta industria » Gipuzkoako lantegiak » Debagoieneko lantegiak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!