Lanera motoan; gidabaimena
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-326-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1939an hasi zen lanean, Aretxabaletan. Hango nagusiek ehun lantegia zuten Bergaran, eta enpresa-kudeatzaile bezala eraman zuten hara. Donostian ere egin zuen lana. Motoan ibiltzen hasi zen, eta gero gidabaimena atera zuen Donostian. Hogeita gutxirekin. Ausarta zela esaten zioten. Neska bakarra zen Bergaran. Coches Villarren egon zen lanean Donostian. Aitari ematen zion soldata, eta hark paga ematen zion, libretan jartzeko. Aitari eskatu zion dirua motoa erosteko. Migel anaiak paga ematen zion, paga txikia zuelako.
- Proiektua: Bergarako emakumea eta lana
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru - Idoia Etxeberria
- Data: 2013(e)ko urtarrilaren 28a
- Iraupena: 0:04:55
- Erref: BER-326/024
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo) , Herria, azpiegitura » Garraioak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
- Ta, orduan, gero, justo esan dozu hogeta hemeretzixan gerria bukatu zanian…
- Bukatu zanian, orduantxe kolokau nitzan. Lanian hasi nitzan orduantxe Industrias Beroa-n,
Aretxabaletan. Eta gero, hango nausixak zeuken gero textillen fabrikia, erak. Zihero, este… Julio Azkargorta, Juan Mendiola, Esteban Aiastui, Pedro Garciandia, horrek zien nausixak, eta horrek hemen euki zeben telen fabrikia. Eta orduan ekarri niñuen honutz. Hemen “como gerente, como yo mando”. Bueno, arteraiñok erekin lan eindda nenguan, e! Aretxabaletan ta Donostian.
- Aretxabaletan hasi ziñanian, motorreko karneta zuk nun etara ziñuan edo zer?
- Nik ez dakit nun etara neban, baneukan behintzat eta…
- Karneta bihar zan motorrian ibiltzeko ala?
- Ez, ez, motorrian ez.
- Gero, kotxerako, ez?
- Kotxian bai, kotxerako bai. Eta esamiñak in nittuan Donostian, gaiñera! Ta aldapetan ipini ostan, eta esan notsan: “Eee.. hemen goruzko juan biharrian beheruzko noia”. Baiña lehenenguan etara neban haura be. Bai, karneta Donostian etara neban. Klaro, eske Aretxabaletatik Donostiara eruan giñuzen, zeaittik erak zeuken han be Forjas de Zubillaga eta Industrias Beroa eta Industrias […], hirurak zien batzunak, nausi batzunak. Ta harek zeuken han, itten zittuen Coches Villar, ez dakizu? Kotxetxuak umiendako ta. Haura be erena zan eta harutz eruaan giñuzen.
- Eta motorra, zure diruakin erosi ziñuan motorra?
- Motorra nik erosi neban, mobilet(e) bat. Eta gero saldu in neban, gaiñera, mutil bati San Antonion. Kendu nebanian! Haren atzetik zebillen beti motorra ta motorra, “pues ya te vendo yo”. Ez dakit kobrau be in notsan, ez dakit.
- Eta zuk irabazten ziñuan dirua…
- Aittai. Bai, baiña gero emuten zostan pagia eruateko… Caja Laboralera ez, beste Mutualidad zeuan San Pedroko eskiñan, Mutualidad. Hanguak esaten zotsan “Zelako zintxua daukazun alabia, beti ekartzen dau”. “Honbre ez! Ez daukat beste erremedixoik eta…eruan in bihar!” Aittak beitzen zeban, “Libretan ipini dozu?”, “Bai, aitta, eruan dot”.
- Eta libretia ze zeuan zure izenian ala…?
- Bai, neure izenian. Ni nausixa.
- Eta motorra erosteko aitai eskatuta?
- Aittai eskatuta, honbre, klaro. Eta anaia neukan, Migel, zuk ezautuko ziñuan Migel, juzgauan lan inddakua, akordauko za. Ba harek beti domeketan, urtetzen zanian, bazekixen aittak paga txikixa emoten zostala eta beti joten zeban aldabia: “Elixabet etorri, errekau bat daukat zuretako”. Banekixen, pagia emuteko, ze bestela es jatan aillegatzen ta! Zinera juaten banitzan, ya ez neukan beste ezetarako, eta zine barik gelditzen banitzan beste zeoze in bihar neban…
- Zuk motorra nahi ziñuan ta baliente... motorra erosi!
- Uuuu… Eta esaten zosten…
- Jendiak ze esaten zeban?
- E? Balientia nitzala. “mugulori” diar itten zosten. Aiba “mudolari”! Hori motorista oso ezaguna zan, itxuria daonez, ta beti esaten: aiba “modolori”. Gero kotxerako allegau nitzanian, kotxian.
- Baiña motorrian zu izango ziñan igual Bergaran neska bakarra…
- Bai, bakarra, bakarra, bakarra. Honbre daukat omenajia in zebanian, ipini zebena: “La primera mujer en Bergara que ha sido gerente de industria”.
- Eta motorrian ibili zan lehenengua bebai?
- Honbree! beste iñor ez zebillen, neu bakarrik.
- Karneta zenbat urtekin etara ziñuan, kotxeko karneta?
- Honbre, aurki, belaxe in [naban] e. Motorrian, ez dakit, bi edo hiru urte ingo nittuan. Aretxabaletara juaten nitzan motorrian eta gero ya kotxia erosi neban.
- Orduan, hogeta gutxikin ya karneta?
- Bai, bai, hogeta gutxikin. Donostiara eruan giñuzen Mondragokuak, Zubillagakuak eta
Aretxabaletakuak eren fabrikara harutz. Euki giñuan… este… aiuntamentuan aurrian, zela daon heladerixa bat oso famosua?
- Bai. […]
- Gero plaza Sarriegira edo sartzeko, ba, hantxe euki giñuan ofizinak. Bai, bai. Eta harutz juan giñanian ya orduan ya kotxia neukan, e.
- Eta kotxia, kotxeko karneta etara ziñuanian…?
- Donostian esamiñak eindda.
- … neska gehixau bazeuan karneta etaratzeko?
- Ez, iñobez, neu bakarra.
- Ta Bergaran igual zu izango ziñan bakarra…
- Bai, egongo zien igual emakumen bat e, baiña ez naiz gogoratzen.
- Lehenengotakua behintzat.
- Bakarra, bai. Espabilada, demasiau espabilada. […] moztu ta gero… zartadia!
Egilea(k): Maialen Goirizelaia (Ipintza institutua) , Ainara Pildain (Ipintza institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!