Bergara (Gipuzkoa)

San Antoniokoa

San Antoniokoa <p>San Antonion bizi izan da beti, gurasoekin. Espaloi aldetik lehenengo etxea. San Antonio kalea zen lehen, orain Urteaga. Ense&ntilde;anzan ibili zen eskolan, 14 urte arte. Lehen Jaunartzea eta nagusia, biak San Pedron. Mokorra hautsi arte bizi izan da toki berean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-270-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

San Antonion bizi izan da beti, gurasoekin. Espaloi aldetik lehenengo etxea. San Antonio kalea zen lehen, orain Urteaga. Enseñanzan ibili zen eskolan, 14 urte arte. Lehen Jaunartzea eta nagusia, biak San Pedron. Mokorra hautsi arte bizi izan da toki berean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta nun jaixo ziñan, nun? jaixo nun?
-Aittakin ta amakin beti bizi izan dou San Antonion.
-San Antonion?
-San Antonion. Eta parria badakizu nun eon zan?
-Bai, bai.
-Bueno, parratik illara haretan, kale… Espoloi aldera. Espoloi aldetik lehelengo etxia, “número siete” zan lehen.
-Ta kaliak zela eukan izena? Kaliak izena zela eukan?
-San Antonio.
-San Antonio?
-Bai ba “calle San Antonio”. Oin dago Urteaga.
-Baiña lehen San Antonio zan?
-Lehen San Antonio. Oin Urteaga dago, kanbixauta, “calle Urteaga”.
-Eta eskolara nora juan ziñan?
-Eskolan ibili nitzan ni mojetan Enseñantzan, urte danetan, hamalau urterarte.
-Zenbat urtekin hasitta?
-Bueno, ba, ez dakit, bostekin o seikin edo zenbat eruaten zittuen umiak eskolara… Gauza zienian eruan ta, akaso… behintzat lehelengo komuniua itteko San Pedro… haruz juan. Lehelengo komuniua. Gero komunio jenerala be bai. San Pedron danak. Eta… gero, han bizi izan naiz. Han bizi. Urte danak han ein dittut. Joan zan… hasta mil novecientos noventa y… mil novecientos... bueno, [osease], nik ein dittut larogeta... hamasei, larogeta hamasei urte ondo. Ondo, etxian. Neu bakarrik bizi naiz, bizi nitzan. Eta nere etxia erabili, ortua be erabili…
- Joño!
- Ortuan be lana eitten neban, eta ondo, ondo. Normal bizi izan naiz ni urte horrek danekin. Eta tokau zan egun bat, sukaldian zutik-zutik naola, plas! jausi nitzala. Eta jausitta geldittu nitzan. Mokorra apurtu nunbaitt, geldik egoten. Gastau eingo zan…! Hazurrak gastau eingo zien.
- Igual, igual.
- Ta plas! jausi nitzan. Golpe barik, e! Jausi. Gero, hartu eta auzokuei diar ein notsen, goikuei ta albokuei ta, diar baten ni. Eta etorri zien, hiru andra etorri zien, eta harek segittuan diar ein zotsen loibei, eta segittuan anbulantzia etorri zan. Hartu ta Mondragora. Kitto. Mondragotik hasi giñan bueltak eitten, azkenian honaxe allegau.

Egilea(k): Idoia Ayastuy (Ipintza institutua) , Gaizka Morales (Ipintza institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia