Goimendiko (berez, Basalgo auzoa) baserriak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-244-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko abenduaren 22a
- Iraupena: 0:01:50
- Erref: BER-244/010
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Euskara » Bilketa linguistikoa » Toponimia
Transkripzioa
- Gero beste holako txabolatxo bat beheratxuauan bajak han, sozidade moduko bat be, hor kruzia eitten dan leku-lekuan, Azurtzara ta bestia Intxuzabalera-ta hartzen dan kamiñua. Intxuzabal nun daok?
- Intxuzabal apuntau…
- Hau izango dok, ba, kruzia…
- Ez, hau, hau, hau. Hemen, hemen, hemen.
- Hori Basetxia, Basetxia esaten jotsek horri izena. Sozidadetxo bat. Bertako… Eibarren bizi […].
- Bergaretxe eta Intxuzabal bittartian beste bat geratu jaku.
- Bai, azpikaldian, Lezeta. Bi bizitzakua dok hori be. Iñor ez dok bizi, baiña…
- Intxuzabal… Gero beste pare bat…
- Gero aurrera segidu zeretik, Intxuzabaldik, ta Olakorta lehelengua. Ta gero beherao Kostei.
- Hau ipini barik zeuan eta besten batekin kristonak einda hementxe ipini giñuan. Ez dakiu ondo daon edo…
- Bai, bai. Ba, ez jak gaizki. Hau Olakorta, eztok?
- Bai.
- Bale. Hortxe dok. Igual […], baiña hortxe.
- Jausitta dao ala zutik dago hau?
- Ez, zutik jak.
- Zutik dao, e?
- Bertan ez nok ni egon aspaldixan, eztok? Baiña… Igual teillatua edo zeoze jausitta eukiko jok, baiña hemendik beittuta, behintzat, goittik-eta beittuta, ondio zutik jak. Lehen piñu artian tapauta zeuan baiña oin piñua ointxe bost bat urte edo sei bota juen piñudixa eta atzera sartuta jak, baiña oin bista-bistan jak hor goiko kurutzatik eta. Ondio zutik jak behintzat.
- Hemengo saillen baten izenik bai, alde hontakoik?
- Ez, horko [geiña] nik ez jakixat nik. Hauraxe… hor… esan ziñuen lehengunian be dudan ibili ziñatela ta horren buruan dauana, hor goixan, hari entzun eindda nik Topinburu edo esaten dotsela, baiña hola fijo esateko ez jakixat.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!