Goiauzoko toponimia
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Angel Arriaran - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko urriaren 02a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-241/022
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Honek hor goixan esaten dabe honek bi tokittik "y" bat itten dal…, "y" griega bat eitten dabela. Hori errekaori hola da? Ondartza errekia da hori?
- Idurixo errekia?
- Edo Irudixo errekia?
- Ondartza…
- Hor Idurixo…
- Horrek ura hartuta dauke Irudixora ta hori… hori…
- Ba, hor "y griega" eingo dok, bat zeraldera, bat handikaldera ta bestia hemendikaldera. Irudixoko han kurba-kurban eingo jok, Irdixora kurba zerraua jak…
- Baiña horrek beste izen bat ez dauka horrek?
- Ta berak ze izen dauka?
- Irudixo errekia?
- Irudixo [aurria] esaten jakuek horrei… Lapatzatik hasi ta Idurixoko ha errekaraiñoko zerori Idurixo aurria esaten jako.
- Ta berai errekiai? Idurixo errekia? Ta zuk Ondartza errekia ez dozu esan lehen?
- Ez… Hori… zer gehixau jakak, itxura gehixao Irudixo errekia izateko.
- Han! Honetan ikusten dia detallauau zerak… terrenuak. Honek be… orientau artian kosta eitten da honekin be.
- […].
- Bai, hau trenbidian kurbia…
- San Marzial aber billatzen dozuen… Askatzu.
- Hemen San Marzial.
- San Marzial…
- Horren kontinuaziñua.
- Horren hurrengua.
- Lapatza hauxe izango da, ez?
- Hau [ete da, porsiakaso…].
- Ez, hemen etxiak eta…
- Ez, hau honutzau izengo da.
- Ez hau hamengua dok Egiño-ta hamen nun daren ta…
- A, bai…
- Hau… Lapatza.
- A, Lapatza.
- Hamentxe daok Kinddaoko bidia. Hemen ondo ikusten da zera. Lapatza hemen, hau gure Lapatza aldia esaten jao, hau gure albokua, ta hau […] honek […dauzkaun honek] Pagerzulo ingurua hau da. Ta hau da Kinddao, hori gaintxuori. Ta gero honek esaten jako Kortazar.
- Kortazar?
- Hau… hau da Kinddaoko, ba, bertan gaiñian daona ta hau da gure bestekua ta honei esaten jakue Kinddaoko hegia, honei sailloi. Kinddaoko hegia. Eta hemendik aurrera juanda honek Basaguen. Honek alde honei Basaguen.
- Hori ez nitzan akordatzen, e, Basaguen…
- Lapatza ta Kinddaoko hegixa bittartian Basaguen?
- Bueno, bittartian be… puskat harutzao.
- San Juan alderutz?
- San Juan aldera pixkat, bai. Gero, ba…
- Kortazar nun esan dozu?
- Hemen.
- San Marzial nun dao?
- San Marzial hemen.
- Hau izango da?
- Bai. Hemendik bidia hemen doia… Hemen hobeto ikusten dia bidiak eta gauzak. Ta…
- Kortazar…
- Eta hau praktikantiana da. Praktikante difuntua, Pedro praktikante…
- […].
- Aranburu. Eta hau gure anaiana.
- Izenik badauka horrek? Horrek dana bat da hori?
- Ez, […].
- Baiña izenik badauka horrek?
- Izena, ba Basaguen… Basaguengo zelaixa esaten jakuen honi. Hemen hainbeste jak eze zuek konpletatzeko…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!