Aldaiegia auzoko baserri-izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-241-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Angel Arriaran - Andoni Larrañaga
- Data: 1991(e)ko urriaren 02a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-241/019
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Zelaixan… Handik hasi… Handik hasi ta hor goraiñok.
- Abadixo goraiño Txikaso.
- Zera joteraiñok, Bostaitzetaraiñok. Bostaitzeraiñok izengo dok.
- Klaro.
- Bai, hementxe gutxigorabehera.
- Bai. Ez… Hori zeretik honutz egongo da, ezta? Iberdueron honutz? Ala sartu hona be bai?
- Guk fubolian eitten giñuana…
- Hori da, horixe dok! Hauraxe dok! Handik honutz.
- Honutz?
- Horixe dok Txikaso, zuek fubolian eitten ziñuen zera.
- Hari gain hari Abadixo esaten jako. Baiña handik beherao jak hori Txikaso hori hemen alde hontan egongo dok nunbaitten. Honek Iruzoko zelaixak izengo dittuk. Honek Iruzoko zelaixak izengo dia.
- Horren kontinuaziñua da, zera, Txikaso.
- Bai, Txikaso aldia […].
- Horrei… Ves? Horrei kaso ein ezin da ein, horraittio. Hori… sinbolua… sinbolikua izen biherko dau gehixau realidadia baiño, zeaittik eze guk hemen… Ta zeiñek emon leike hori detalladamente?
- Oso gaiztua.
- Zuek esandakuakin eta beste… Amatiñokuak edo Narbaizakuak esandakuekin…
- Konpleto? Bastante itxuratu?
- Kuadratzen badabe…
- Kuadratzen dabena, behintzat, ba…
- Harek hobeto esango dotsue horrek.
[...]
- Zeak ahaztu jakuz hemen etxekuak eta danak, inguru hori.
- Etxeko saillen izenik eta ez jakixat nik, e?
- Ez, bueno, basarrixenak.
- A! Etxekuak zela dibiditzen… ze izenekin dien?
- Bai.
- A! Lehenengua dok Iribien.
- Itxoin. Itxoin, itxoin…
- Bueno, ba, itxoingo juat. Irabien…
- Irabien dok hau.
- Bueno. Gero daok [Gaittao] barrenengua.
- Irabieni segi bidia aurrera…
- Bai, lehenengua daona…
- Lehelengua bidian ezkerretara dao, ez?
- Bai. Bueno, bestia be baietz uste juat.
- Hau zela da?
- [Gaittao] barrenengua. Bestia gero.
- Gero bestia?
- Martisuskua.
- Hor tartian etxe txiki bat be badao hor…
- Txabolan bat egongo dok. Bestia Gaittao [Aremaixo(b)arrenekua]. Guk, behintzat, e, neuk.
- Bai, bai.
- Arema…?
- [Aremaixo(b)arrenekua]. Nahi badozue motzaua ipini zuek…
- Ez, ez.
- Motza? Bai… ezin leike ipini…
- Ta aurrerao besten bat dao?
- Bestia Gaitt… Dirunekua.
- Dirunekua?
- Bai.
- Baiña Gaittao Dirunekua edo…?
- Gaittao Dirunekua hor.
- Noizbaitten egon eingo zan.
- Hori gure denporan ezautu giñuan.
- Izena bai, baiña dirua be egon eingo zain noizbaitten!
- A! A! Egon be eingo zan!
- Danian dao ta. Oin, dirua egotetik egotera…
- Gero, hortik, ba, gero hor, ba, biditxiorrak eta gero agertuko dittuk hor aurrera.
- Ta behian dauen zera?
- Amuskibar? Erreka kontran daona?
- Bai.
- Amuskibar.
- Han beste etxe bat dao parian txabolia izandakua edo beste etxia izandakua edo…?
- […] errotia edo…?
- Ez!
- Errotia…
- Ez, haura Amuskibar […zuan].
- Amuskibar bolu ta ez zittuan hor?
- Hori, ba…
- Bereizten dia bixak?
- Bai.
- Bata ze da Amuskibar?
- Ta bestia Bolu. Hori da Amuskibar bolu.
- Amuskibar bolu?
- Bai.
- Bai, hamen bertan be ipintzen jok.
- Ta beste bat be bai han desapareziduta, hik esaten duana, Eudira bidian daona. Hor desapareziduta.
- "Unas ruinas" ipintzen dau.
- Izenik bazeukan horrek?
- [...], hauxe. Horren izena jakingo juat nik, esango dostat. Ez jatzue inporta geruau esanda?
- Ez, ez.
- Horrena esango dotsuet.
- Honek aztertuko dittue papelok geruau be.
- Ta bestia goixan daon basarrixa?
- Eudi.
- Eugi?
- Segidu ya ke hor zabizten. Gero Biritxibarrak gero errekia pasauta. Gero parian errekia pasauta Biritxibar ta gero bestia Biitxibar lehenengo ta gero bestia Biritxibar erdikua. Kamiñua joten daona Biitxibar erdikua, e!
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!