Bergarako erdiguneko eraikinen izenak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-240-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergarako toponimia
- Elkarrizketatzailea(k): Elisabet Agirre - Jose Ramon Jauregi
- Data: 1991(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:05:00
- Erref: BER-240/001
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak
Transkripzioa
- Gero ze esan dozu horren ostian?
- Ba, Guridiñekua ta Joxe Mariñekua.
- Bai, ta gero Raizabalenekua beste bat.
- Bai, tabernarixa, tabernia zeuan. Eta gero… Gero Raizabalenekua. Guk izen horrekin…
- Eta hortik beherao ez zeuan ezer?
- Hortik behera kantoia pasau ta hurrengo, bai, Danbolinterokua.
- Eta beherao?
- Beheraoko etxia, eta beherao… hor etxe haundi bat eta illaratxua dao. Ba, etxe harei zela esaten gontsen guk? Azpilletako sardandeixa be bai egondakua, eta oin…
- Eske oin […] da.
- Bai, gero sardandeixa euki zeben Azpilletako lehenguak. Eta Sierbak bittartian, "en este hueco que no hay nada ahí", hor, Sierben etxia zan hor. Sierben… elizia zan. Azpilletakua ta… Bai. Osea, Danbolinterokotik eta Azpilletako sardandeira bittartian Sierbak zien. Oin danak kendu ta ipinitta dare etxe berrixak eta dana diferente dao.
- Sierbak eta gero Sardandeixa.
- Ba, horixe esan dot, ba, Sierbak eta Sardandeixa. Sardandeixa behian.
- Bixok zabizte berdiña esaten.
- Bai, baiña diferente.
- Sierbak kantoien ta gero Sardandeixa.
- Baietz, ba.
- "No, no hemos dicho igual y el padre me parece que tiene razón".
- Klaro.
- Hemen uste dot kantoian diela Sierbak ta hemen Sardandeixa.
- Oin Larrañagak ofizinia daukan lekuan Sierbak zien eta gero gorao Sardandeixa.
- Aldrebes esan dot. Bai, arrazoia. Oin Larrañagak daukan lekuan Sierbak zien. Ta ya hor akabatzen da… Ez, ondio…
- Larrañagak daukan lekuan?
- Larrañagak daukan lekuan zien Sierbak.
- Orduan, Larrañagak hemen dauka.
- Adios!
- Raizabalena esan dozun lekuan.
- Ez. Raizabalena, Raizabalen etxia esaten dan bittartian dao hola bittarte bat eta gero Danbolintteroko etxia. Bittarte… kale bat dao gora, moja zaharretara juateko.
- Ta gero kaletik, kale horretan gora begira jarri…
- Kale horretan gora begira jarri eta lehelengua Danbolintterokua.
- Baiña nora, ezkerretara edo eskumetara?
- Ezkerreratara, gora. Han gorutz zoiazela, San Pedro aldera ezkerretara.
- Raizabaleneko dendiakin ez nabil, e? Etxia da. Hemen bestekaldian dendia dao Raizabalenekua.
- Bai, bai. Dendia ez, ez.
- Etxia Raizabalenekua, han kantoe eitten dabena.
- Kantoia eitten dabena, etxia?
- Bai, kantoe eitten daben etxia.
- Oin kantoe eitten dabena Larrañaga autoeskuelia da.
- Ez, ez, beherauan dao Larrañagan autoeskuelia.
- Ez, ez, […]. Tanbolintxeroneko ta Raizabaleneko bittartian dao bittarte bat gora, goiko kalera pasatzeko.
- "A ver, repasemos otra vez". Baiña…
- Zuk gaizki esplikatzen dozu, e? Ojo! Zuk neri kaso gehixao ein, e! Tanbolintxeroneko etxia eta Raizabaleneko etxia bittartian gora, goiko kalera pasatzeko bittarte bat dao.
- Bai, ba, ta holaxe dare.
- Aber, 116 [zenbatek] daukazuen apuntauta.
- 116 Raizabal.
- Raizabalenekua.
- Bai. Ta 117? Hurrengo hori?
- Danbolinterokua edo.
- Hor!
- Behera, e? Behera.
- Bai. Ta hor bixen bittartien bittartia.
- Ta hor bixen bittartian Goenkalera doian…
- Goenkalera doian bidia. "Que está bien marcao".
- Raizabalena eta Danbolintterokuan bittartian?
- Bai, bixen bittartian.
- […].
- Ta zer? "Si no has dicho nada nuevo".
- Larrañagakin nahastu naiz ni…
- Larrañaga beherao dao, honutzao.
- Larrañaga hemen dao. Larrañaga hau da.
[...]
- … azkenengua izan da?
- Ba, Sierban etxia da…
- Sierban etxia ta hori, ba, hor sartu dou. Bale.
- Ta hau hurrena, Elusu…?
- Hurrengo Elusunekua, bai.
- Zelan?
- Elusuneko etxia. Elusutik bajautakuak zien ta Elusunekua esaten otsen. Ondio be hantxe dao.
- Gero bittarte bat dao…
- Gero bittarte bat, ortua edo. Dao Direktorian etxia [esan jau], palazio haundi bat, ez dakit ze izen daukan be. Bizi guztian hortxe direktoria bizi izendakua zan. Beorren aitta be bai ta…
- Ta Azkonanekuak eta horrek beherao, ezta?
- Ta gero hor dao beste holako bittarte bat, Direktorian etxetik eta hurrengo beste holako etxe eder bat, plazoleta bat aurrian daukana ta, holako… haura librerixia daona ta. Hari zela esaten jako? Azkonanekua.
- Ta etxe horretan Bergaresara bittartian badao ezer gehixao?
- Beste bat.
- Beste etxe bat be bai, baiña ez dakit, ba…
- Portun etxia.
- […] beheko… baiña goikuai Azkonanekua, behintzat, oso famosua etxia. Beste izenik ez dakit nik goittik.
- Nola esan dozu bestia?
- Portu bizi zan etxia.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!