Bizikletan ibiltzeagatik, jertsea hondatu
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-230-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Dialektologia-EHU
- Elkarrizketatzailea(k): Maite Aginagalde
- Data: 1990(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: BER-230/008
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Emalea: Koldo Zuazo
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
-Beste baten, artien nik enaukanan bizikletaik, eta pentsau dou neska-gaztiok bizikletak alkilau eta Oñetira. Altos Hornosen egoten zonan alkilerra, hoixe, Barrena. Oin be Barrenak neri sekulako saludua eitten jostan; eske, enee!, gu giñustanan, bueno. Eta bizikletok eta. Etxakiñat ba, atsalde guztia pezeta bi edo. Hartu bizikletioi eta jun gaittun. Eta orduantxe guk Luisitak eta bixok jersiak ein barrixak, San Antonioko zerian gaiñera, Mikeletianian edo einddakuak, polittak jertsiak. Eta nik, ama siestan eta hartu jerseik onenoi da lotu manibelian eta jun gaittun. Da claro, beste bat nere intimia zonan, Aldai-etxeberrikua, zerian bizi don, Bitorixan, eta harek be etxakiñan ondo bizikletan. Klaro, noizian behin kotxe bat pasatzen zonan karreteran, ez oingo moduan, bagoianaz Zubillagatik gora, eta Zubillagatik gora bagoianaz eta jarri don haura aurrian. Eta kotxe bat, bli tta, jarri da aurrian eta ostientzekuak haren ondoren karabanan, eta haura hasi don esiak eitten, dizt, dizt, noiz jausiko, ez jausiko, neri haren erruberan trabatzen jatan nere erruberia, nahasten gaittun eta bixok lurrera. Eta zer eta nere jersioi etxatan ba dana grastu han. Haura penia!, haura penia! Gero Lusitai: “zela baiña!” ta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!