Bergara (Gipuzkoa)

Gaur egungo eta orduko umeen arteko aldeak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Oregi Arregi, Mercedes

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-228-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehengo mutikoen jolasak eta gaurkoenak ez dira berdinak. Gaur egun umeak beti ikasten, baina garai haietan ez. Etxeko zereginak lehen neskek egiten zituzten. Baina gaur egun ez dago alderik mutilen eta nesken artean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduko mutikuak oinguen beste modu bateko jolasak eta zeuzken, diferente. Oso diferentia zan. Oinguan aldian diferente. Oin estudixua ta, bueno, ez dauke kasi jolasteko gogo, astirik be ez. Porke batian juaten die dibujura; hurrengo musikara; hurrengo, berriz, dantzara; eta horrek danak. Oin, eskolatik erten eta hori. Baiña orduan ez. Orduan eskolatik erten ezkerio elizara, funziñua baldin bazeuan, elizara. Ta bestela, ba, libre. Etxian lana baldin bazeuan, edo galtzak errepasatzia, edo holako, edo afaixa gertatzia edo… familixa haundixa izan ezkerio, gure moduan, ba bueno, ba lagundu ein bihar, ta orduan izeten zan, ba, patatak zurittu, edo gaberako, porru-patatak edo ipini biher bazien, ba horrek lan horrek. Zaharrenak izan ezkerio etxian, txarrena hoixe. Harrapatzen giñuzten beti. Ta geo atzetik mutillak, ba mutillei ezebez. Haek beti libre. Baiña neskak izan exkerio, beti zeoze ein ein bihar. Neskak ez zeuken hainbeste libertade; mutillak gehixao. Oin, oin berdin da. Ba, ez da[kit]… bueno, berdin oin be ez dakit, baiña bastante, baiña lehen , lehen etxekolanak neskendako. Etxekolanak neskendako. Hori seguru.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia