Errementari eta ferratzaile lanen inguruko azalpenak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-216-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko azaroaren 17a
- Iraupena: 0:02:39
- Erref: BER-216/004
- Kodifikatzailea: Badihardugu Euskara Elkartea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Errementariak, ferratzaileak
Transkripzioa
-Sutegixa eta iunkia ta, zarata haundixa egongo zan, ezta?
- Bai, din, daun, dun! maillu haundixekin. Nere lagun batek, zereko... Luis Larrañagak dauzka aittajunan erremintta danak gordeta; taillar bat, almazentxo baten dauzka, hango tenazak eta. Akordatzen naiz ni, “horrek ikusitta najak ni lanian” esaten jat. Berak be bai puxkat, baiña (gu baiño) gaztetxuaua da-ta.
-Zela juaten zan errementarixa jantzitta? Akordatzen za?
-Urdin, beti.
-Amantal haundiren bat edo?
-Prakak eta alkondaria harek beti. Neguan jertsen bat edo, txaketia, txaketa azulak eta be bai. Orduan lanian maonezkuak jazten zien.
-Eta perratzaillia inguruko basarrixetan...
-Ekarri eitten zeben, ganaua ekarri eitten zotsen horrek perratzeko, bai. Hor perratzen zittuan, bertara ekarritta. Gero laguntzen zotsan ermentarixai. Ondo, ondo.
Emaztea: Gero hau Uriarte Elusura-eta bera joaten zan.
-Bai, haura be mobiduko zan. Haura be jungo zan.
Emaztea: Beheratxuao zeuan beste bat, e.
-Hementxe, kalian bertan.
Emaztea: gu juten giñan ikustera zela..., hementxe, berta-bertan, herri erdi-erdixan.
-Umiendako politta izango zan, ez?
-Bai ba, hoixe. Ganaua, hemendik sartzen zotsen korse bat, faja bat, eta hemendik beste bat, eta jaso eitten zeben gora. Eta hankak gero lotu eta hola aurrian aurrekuak eta atzian atzekuak, eta gero hola ipintzen zeban hankia, eta gero hamen perrak ipini; eta gero azkazkalak edo horrek, “las uñas”, horrek gastau zer batekin eta berri-berri eindda bialtzen zittuen. Klabau hortxe zeretan, ta-ta-ta-ta! Josi danak eitten zittuen.
Gehixenetan zer izaeten zien, idixak edo?
-Bai, irixak asko orduan eta behixak gutxi. Behixak lan eitten zeben behixak bakarrik, bestiak ez zittuen perratzen. Eta zaldixa asko, zaldixak.
-Astuak?
-Astuakin enaiz akordatzen. Baleike, baiña enaiz akordatzen. Baiña zaldixa-ta asko.
Karruakin zebizten zaldixak-eta, kamiñuan zebiztenak-eta, horrek asko gastatzen zittuen, eta horrek bai. Eta irixak-eta, behixak be bazeuzken batzuk; irira aillegatzen ez zienak ba lanerako behixak. Behixak esnia-ta emun eta gero gaiñera lana eraiñ etxian. Horrek be bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!