Bergara (Gipuzkoa)

Jatorria; tokian tokiko euskara

Jatorria; tokian tokiko euskara 1929an jaiotakoa Bekoetxe baserrian. Aita bertakoa; ama Arrasatearra. Emaztea, Goierritarra. Euskara desberdinak; toki bakoitzaren berezitasunak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-207-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1929an jaiotakoa Bekoetxe baserrian. Aita bertakoa; ama Arrasatearra. Emaztea, Goierritarra. Euskara desberdinak; toki bakoitzaren berezitasunak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hasteko, nun jaixotakua zaran eta ze urtetan kontauko destazu?
- Bueno, milla beratzirehun ta hogeta beratzixen jaio nintzen hor albuen ikusten dan beheko etxien. Ta gure aitte hor jaiua zan, ama arrasatearra. Ta horreatik nere euskerie da puskat nahastua. Puskat bergaratar be bai, baiño asko arrasatear. Ta gero ikesittekue puskat, zeatik eze nere emaztie Goierrikua da ta haren hizkeria diferentie da.
- Bai, gaiñera, ziharo oso diferentia, ezta?
- Bai. Bai, bai, bai. Gurien aldien egokixa da.
- Bai?
- Bai.
- Hemengo euskeria ez da oso…? Edo?
- Ez, erderatik asko hartuta. Hemen Arrasaten, hala´re, erderatik asko hartuta.
- Arrasate ta Bergarako euskeria diferentiak dia?
- Diferentiek die, bai, puskat diferentiek die. Ta Oñatikue be bai, e!
- Bai, ez?
- Bai, bai, Oñatikue dezente diferentie.
- Toki bakoitzak badakaz beran… esaerak eta esateko moduak…
- Ta gero… Goierri aldera-ta beste hizkera diferente bat eitten da, baiño guk asko eitten dou bizkaieraz. Hemen, itxuraz, fronteran…
- Jokera gehixao…
- Bueno, ez dakit, baiña gure jokerie izan da asko Arrasatera. Oñatira zazpi kilometro, Bergarara sei eta Arrasatera hiru.
- Hori da. Ta gero ya bizimodua eitteko…
- Bizimodua eitteko gehixena Arrasatera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia