Bergarako jauregiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-152-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Bergara.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko otsailaren 25a
- Iraupena: 0:03:00
- Erref: BER-152/014
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Auzoak
Transkripzioa
- Horrek Monzonen etxia zeukan jabe horrek ez zeukan terreno bat... Oin San Martiñen kurutzia, zuk ikusi dozu Bergaran? Kurutza bat hor dao "en honor de San Martin" ein zeben, ta han dao kurutza bat. Oin argi barik egoten dok, eztok?
- Bai.
- Argixa gastau eingo zuan. Eta han tontortxo bat dao. Eta handik eitten da bistia, hartzen dau Leniz baille... Mondragoi aldera, Antzuela aldera eta Bergara aldera. Tontortxo bat da, hola. Eta [han ei] zeukan horko kaballeruak [behera] sillatxo bat --udan etorriko zan, ez zan neguan etorriko-- jun ta han jarritta egoteko. Zazpi area, "que son setecientos metros cuadraos" lurra Supidena hor [...]. Gauza kuriosua, e?
- Bai, behera begira egoteko.
- Bai, behera begira egoteko.
- Gero, behian, parian be zera zan, dana...
- Bai, "torre de Gabiria".
- Gabiria.
- Gabiria. Hori torre haundixa da.
- Beste aldera "torre de Ozaeta" ta... Dana...
- Bai, ba, horrek zerak dia.
- Bai, ta berak be, ba, horrek...
- Eta berak dana...?
- Bera [...]...
- Handik begira egoteko. Zela ete zaken, etxia erosi zebenian, Zurrako Reginok hori erosi zebanian agertu ei zuan: zazpi area Supidekuak. Zela, baiña? Hamen zazpi area, mendixan, ez da ezebe. Zazpi area da, ba, zazpirehun metro kuadrau ezebe ez da. Eta gero etara ei zeben zela horko jauntxuak han berak handik jarritta begira egoteko beran lurretik.
- Begira egoteko [harek...]...
- Bai, bere lurretik. Pixkat bazeuan... Haundixak danak, baiña haundixak bata bestia? Oingo aldian gaizki egongo zien.
- Bai, nik uste dot alkarrekin zer haundixak...
- Bai, zerak be, honek, Etxe haundikua --lehen esan dou--, horrek dauka jardiñera harrizko, bueno, zenbat lan einddako eskillaria, hola, goiko plantatik ta arkupia. Ta han arkupetik bidia doia. Ta hori bideori zan enpedraua dana. Hortik Ondartzara eta Errotetaraiño. Eta Ondartzan beste nausi bat, beste kaballero bat. Han be [hortara ei zeuan]. Eta "Ondartzak bai hau, baiña nere arkupetik pasau bihar", ta hoixe ez entzutiarren zubixa ein zebala. Han dao oin Ondartzako zubixa. Autopistiak urtetzen dau Bergaran...?
- Bai, bai.
- [...] zubi haura, zaharra, han dao oindio.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!