Txondor klase desberdinak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1993(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: BER-088/019
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Natura » Meteorologia
Transkripzioa
- Gero, egurrezko kuñarik edo burdiñazkorik edo erabiltzen zenduen?
- Bueno, horrek dira subil-txendorrandako.
- Zetako?
- Horrek dia beste... oin jardun doun hau da txarako egurrana. Ta oin, kuña ta horrek, zuk esan dozun horrek dia subil-txendorra. Beste bat da hori, beste klase bat. Badakit, ni be eindda nao, subil-txendorra. Hori izeten da, bueno, paga-buruek, paguek kendu edo gaztaiñak kendu igual, ta buruakin eitten dana, hori da subil-txendorra.
- Pago-burua zeri esaten dotsazue?
- Paguan gaiñeko zera, buru haura.
- Pagua, [zerrakua] kendu, ta gero geiñien burua eukitzen dau harek, sutarako bakarrik balixo dau edo txendorra, iketza eitteko. Harena diferentia da. Bueno, antzera, baiña lan gogogrraua. Bai, denpora gehixao biher izeten da, zeaitti egur haundixek [ipintten] dia.
- Zulo gehixao eingo jako gaiñera.
- Bai, egur haundixaua nola [ipintten] dan, ba... Bestela antzerakua. Oin, denboria gehixao bihar harek! Denboria gehixao bihar, zeaittik pago-buru zaharrak han [ipintterakuan] alkarren pillan, bai, denporia asko biher izeten da. Bestela iguala.
- Eta orduan, zeuek erabili ein zenduezan iñoiz horrek kuñok edo, izenik edo bazeuken egurrezkue izen edo burdiñezkue izen edo? Zelakuak zien?
- Hori guk e, txarakotan ez zan biher izeten, baiña subil-txendorrantzat bai, zeaitti hari formia emoteko ta kuñakin preparau biher izeten zan. Kuñiakin preparau bihar gero txendorran formia emoteko, ez dakit ba...
- Horrek burdin-zirixa...
- Burdin-zirixa guk. Kuñia be [esaten gontsan], baiña burdin-zirixa.
- Euskeraz burdin-zirixa.
- A! Burdin-zirixa?
- Bai, burdin-zirixa.
- Eta danak zien burdiñezkuak ala egurrezkuak be bazaozen? Ala lehen ez?
- Bueno, burdiñezkua jeneralian ibiltzen zan, baiña gero beste batzuk, ezta? ba, haundixauak igual bihar izeten zien burdiñezkua baiño, ta gero, orduan, egurrezko haundixauak eitten zien ta harekin. [Ale!..., porriakin].
- Eta horrek zer zien egur-zirixak edo zer zien horrek? Kuñak?
- Bai, kuñak.
- Bai, burdiñazkua ein biharrian, ba, horrek esan dabena, zabaltzeko-ta haundixaua bihar zan, ba, noberak ein bertan ta gero kitto. Gero bota [haura] ta libre.
- Bueno, apurtu eitten zian...
- Bai, apurtu ta barrixa.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!