Ikazkintzaren nondik-norakoak, lehenengo urratsak labur-labur
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-088-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Elosu
- Proiektua: Karobiak, txondorrak eta elurzuloak
- Elkarrizketatzailea(k): Amaia Olañeta
- Data: 1993(e)ko azaroaren 01a
- Iraupena: 0:03:15
- Erref: BER-088/002
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Euskara » Lexikoa
Transkripzioa
- Ta nola eitten dan ikezgintzia? Lehenengo izeten da basua. Basuan erdi inguruan eitten da txabolia. Txabolia eitten da. Ta gero eitten da txendor-zuluek; lau, bost... zenbat komeni dien. Bueno, ba, hori einddakuen hasten da egurra botatzen, hasten zan. Oin motozerriakian eingo dabe baiña orduan, ba, gu aizkorekin ibiltten giñan, aizkorekin. Lehenengo eitten da egurra bota. Lanteixa esaten jako hari. Lau-bost txendor...
- Zeuek holan esaten dotsazue?
- Bai.
- Lanteixa?
- Lanteixa. Lau-bost txendor, hola izeten zien Elusun, hemen jenerala txarakua, pago-txaria izeten zan, pago-txaria.
- Zer da txaria?
- Paguan... Bueno, hori berez etorrittakua izeten da. Pago-txaria, berez etorrittakua, ez da... aldatutakua ez da izeten. Aldatutakua izeten da, ba, pagua, baiña hori berez etorrittakua. Ta [hortara ...], ba, orduen hasten zan, lehenengo bota dana. Hori izeten zien, ba, berrogeta hamar-hirurogei tonelada. Hori aizkoriakin botatzen zan [behintzat]. Harek botatakuen, triskia esaten jako, hurrengo apainketia. Harek apaindu, triskia esaten jako hari. Ta haura einddakuen, bueno, triska hori eitten zan, hola, hiru bat metro inguruan ebaitzen zan egurra. Hiru metrotik hiru metrora, hiru metrora, bi ta erdi... hola.
- Luzeran hori?
- Luzeran.
- Hori da triskia eittia?
- Triskia. Ta gero, haura einddakuen, txendor-zulotara batzia izeten zan. Ta hemen, jeneralien, eitten giñuan, ba, auzotarrak, egun baten [haren] batzia, hori lepoka ibiltzen zan. Kargatzaillia izeten zan bat; bueno, sei lagun edo zazpi bazien, bi kargatzaille bizkarrien.
- Zelan esaten jakon horri?
- Egur-batzia. Egur-batzia esaten jakon horri.
- Eta lepuan eruatia?
- Lepuan. Lepuan egur-batzia. E? Ta bi izeten zien lepuan ipintteko, bizkarrian, ya... zahar samarrenak harek ta gazte samarrak bizkarrian eruten. Ta gero jakin bihar izeten zan, bi bizkarrian, alde bateti ta besteti eruten, bi aldetati. Ondo hezitta egon bihar hortarako. Ta gero txendor-zulua alde batetik, ezkerretik baldin baeuan, buruz-geiñetik bota bihar izeten zan, hara, zuzen. Ta orduan batzen zien egurrak, osea, ba, lehen esan dotena, ba, honenbeste tonelada. Bost txendor bazien bost, bestela sei, iguel da. Bueno, haura einddakuen egur txikitzia egoten zan. Harek metroti metrora ingurura ebai danak, ta gero eitten zan alde bateti bestera, txendor-zulo, lehen esan doun buelta hortan, danak illeran ipiñi ta hiru bat metro ingurura arte.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!