Errotak eta errota-harriak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-060-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Errotak bi harri zituen. Piketeak. Ebaki txikia egin behar izaten zitzaion piketeari, bestela garia apurtzen zuen. Zortzi egunean behin harria jaso eta pikatu behar izaten zen, irin fina irteteko.
- Auzoa: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko martxoaren 26a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: BER-060/033
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Errotan lana egitteko ze pieza zeren? Piezen izenak esan.
- Errotia, ba, bi harri: bata azpittik, bestia geiñetik. Ta harek pikau egin bihar [kontuen-kontuen]. Piketiak aproposak egoten dira ta [kuidado] haundixakin [arraia] haundixa egitten bajako, golpe haundixa emoten bajako, apurtu egitten dau garixa. Ta ebagi txiki-txiki bat egin bihar izeten jako. Pikete harek egitten dabe ebagi oso txikixa, garixa… iriñak fiña urtengo badau. Haura gogor joten bada, ba, iriña bastua.
- Lana eukitzen juan harek tamaiñakua harri harek!
- Lana? Ene…! Zortzixan behin jaso ta zertu egin bihar, pikau egin bihar dana.
- Harrixa?
- Harrixa.
- Ene…! Oin akordatzen jatak, haura zuan lana haura! Beti harri pikatzen!
- Bai ba, bestela ez zeban egitten gauza onik eta…
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!