Euskara. Hitanoaren erabilera
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Euskara. Hitanoaren erabilera. Osintxun azkenaldian zuka asko entzuten da.
- Herrigunea: Osintxu
- Proiektua: Bergarako euskara
- Elkarrizketatzailea(k): Iñaki Etxaniz - Jaione Isazelaia
- Data: 1985(e)ko otsailaren 15a
- Iraupena: 0:01:16
- Erref: BER-058/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Emalea: Bergarako Udala
- Gaia(k): Euskara » Tratamenduak » Hitanoari buruz , Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Eta lehen hemen hika eingo ziñuen, ez?
- MERTZEDES: Hi guk beti.
- Hi beti, ez?
- M: Bai. Guk bai.
- ELISA: Ointxe arte Osintxun zu oso gutxi...
- M: zu ointxe asko esaten da, nik daneri hi. Nik daneri. Nik, aiztia, pentseizu... nik hi esaten jat horri ta berak be bai neri ta...
- Hori ondio oin be bai e!
- E: Bueno, baiña Osintxuarrak famauta egon gaittuk horrekin Bergara inguru guztian e!
- M: Hi esatiakin...
- E: Hi esatiakin.
- M: Bai, [...]
- E: Oin hemendik kanpora be esaten da oingo euskara batua edo euskara zer honekin, baiña lehen honetantxe bakarrik e!
- M: Zu asko. Oin be hemen zu asko esaten da.
- E: Oin bai, baiña lehen lehen ez.
- M: Lehen ez. Danak hi.
- E: Pentsau be ez! Danak hi; aiztak-eta alkarri, aittari ta amari zu, amandriari [...] tiueri ta...
- M: Aittari ta amari zu.
- Ta ume txikixari be zu.
- E: Bai...
- M: Ta pertsona zaharreri be zu. Baiña gaztien artien... bueno! Pentsau be ez besterik! Zu esaterik...! Hi [...], hi dana.
- Ta andra-gizonen artian?
- M: Andra-gizonen artian zu.
- E: Zu. Zu andra-gizonen artian.
- M: Guk zu [kostunbrau dou] beti.
- Ta ume txikixeri be zu.
- E: Zu ume txikixeri be.
- Segun, edade batera arte bai...
- M: Bai, txiki-txikixak dienien bai. Mutil koskorrak eta dienien hi.
- E: Bai, txiki-txikixak eta dien artian... Gero bai.
- M: Bai, jenerala hi. Bai. Horixe kostunbriori zan hemen.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)






Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!