Jatorduak; baserriko lanak gerra denboran
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:03:24
- Erref: BER-032/023
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Eta danok jatordu bat eitten ziñuen?
- Ez. Aparte eitten juen.
- Mariak preparauta? Mariak preparatzen zeban?
- Bai, sarrittan bai.
- Eta amak be eingo zeban, ezta?
- Bai, bai. Amak eta tiak eta danon artian. Joxepa Erguizarkua eta. Andra mordua genden.
- Eta aittak, Martiñek zer eitten zeban hago zarramarra hare artian?
- Ba harek erderaz berbaik ez behintzet, ez jakixan eta. Ganauak gobernau eta badakik, basarriko lana, asko egoten zuan orduan. Eta idixak jezian galantak Erguizarkuak, eta luarri sailla goldatu, nik ittulan eindda-ta.
- Sailla izango zan, frente aldera zeuana ez behintzat.
- Ez, ez. Han zelaiko hegittan.
- Zelaixa?
- Bai. Oin zelai dienak, baiña orduan baso zienak.
- Galantak.
- Sail haundixak. Orduan eta gero-ta. Baso zienak ba zelai ipiñi zien.
- Orduan nahikua trauma eukiko zeban lenguajiakin, ezta?
- Bai, bai. Sei urtekin aitta hil eta etxia erre ein jakuan. Komuniua ein zebanian, amai esan ei jotsen: noranahirako daukazu semia-ta.
- Idurixo erre zan?
- Bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!