Errefuxiatuak Enseñanzako eskolan
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-032-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Bergara aldeko hiztegia
- Elkarrizketatzailea(k): Juan Martin Elexpuru
- Data: 1999(e)ko apirilaren 22a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: BER-032/015
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Emalea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Bestela akordatzen za pasautako istorixaik? Soldauen artian, soldauak eta basarrittarrak, soldauak eta neskak…
- Bueno ba. Gerria urten zebanian akordatzen nok ni zera, boluntarixuak izango zittuan, instruziñuak ikesten Idurixo aldian, "Un, dos, tres, cuatro! Cuerpo a tierra!", holaxe, illaria jarri lurrian etzindda-ta. Instruziñuak ikesten, akordatzen nok.
- Milizianuak?
- Bai. Eta refugiauak Bergara etorri zittuan mordua. Enseiñanzan egon zittuan, Trintxerpekuak-eta ziela-eta. Akordatzen nok, gure lagunak han jebitzian eskolan-eta, monjak-eta billurrez, paisana jantzitta eta holakuak. Oso relijiosuak ez zittuan izengo, itxuria.
- Hori nazionalak etorri baiño lehentxuago?
- Aurretik. Donostia aldetik honutz refugiauak etortzen hasi zienian.
- Gerra aurretik be akordatzen nok karlista mordo bat, mutil sasoikuak, guretik gora zela juaten zien han Aibarko txabolako sakonera, pistolak probatzera. Tip eta tap ibiltzen zittuan.
- Asko lehenago gerria baiño?
- Ba. Asko lehenao ez, baiña bai.
- Harek be zeoze…
- Bai. Gero detenidu ein jittuen danak. Itxuria […] sasoiko kuadrillia zuan eta.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!